-
16 Ekaina 2021

2017. urtean ekimenera atxiki zenetik, Abadiño lagunkoia estiloa markatzen duen taldea da. Lagunkoitasunaren oinarriak bereak egin dituen taldea da eta hori udalerrian eta bertako biztanleengan sumatzen da.
Jose Mari Macías talde eragileko kideak gakoak eman dizkigu.
Nola egin duzue ekintza-plana?
Diagnostikoa amaitu ostean, talde eragilean ekintza-plana gure kontura egiteko gai ote ginen baloratu genuen, lagunduko zigun enpresarik gabe, eta horretan hasi ginen.
Zer pauso eman dituzue?
Ekintza-planean lan egingo zuen pertsona-talde bat behar genuela ikusi genuen: talde horrek prestakuntza behar zuen proposamenak baloratzen jakiteko eta ekintza zehatzetan bihurtzeko. Definitu genituenean, hurrengo urratsa adierazleetan zentratzea izan zen. Horretarako, 12 pertsonako talde bat sortu genuen.
Nola moldatu zarete taldean?
Gida bat prestatu genuen nola lan egin jakiteko. Pandemia baino bi egun lehenago hasi ginen, eta hirugarren bloketik gindoazela, dena eten behar izan genuen. Hiru hilabetez geldirik egon ginen, eta gero bideokonferentziaz ekin genien berriro zereginei. Ekintza-planetik falta zitzaiguna horrela bukatu genuen.
Teknologia berriak zuen aliatuak izan direla ikusten dut...
8 galdetegi egin genituen google bidez ekarpenak lortzeko; ekintza-plana eta adierazleak itxi ondoren, zuzenketak egiteko txanda iritsi zen, eta, ondoren, udalari eman genion. Orain itzulpen fasean dago, eta behin itzulita, aurkezpena egingo dugu, ahal bada uda baino lehen.
Zer ekintza jarri dituzue martxan?
Pandemian zehar, taldeak noiz bilduko zain geundela, mendi-ibilien proiektua atera zen. Jendeak proposamen desberdinak nahi zituen parte hartu ahal izateko. Beste ekimen batzuk ere baditugu, baina banan-banan aterako ditugu.
Nola definituko zenituzke proposatu dituzuen ekintzak?
Bi multzo handi daude, zehatzena fisikoa da eta bestea soziala.
Zerbait faltan botatzen al duzu?
Udalerriko beste mugimendu batzuekin eta Udalarekin koordinatzeko beharra nabarmenduko nuke. Udala oso prest dago entzuteko eta laguntzeko. Eskoletan, adibidez, Agenda 21 daukate; ekintza-plana dugunean, bilera bat egingo dugu institutuarekin.
Gazteekin orduan elkarlana bultzatzen duzue ezta?
Pandemiaren aurretik, belaunaldien arteko ekintza bat jarri genuen abian, filmak ikustekoa, gazteen eta adinekoen ikuspegia izateko.
Zer baliabide behar dituzue ekimenak aurrera eramateko?
Baliabideak optimizatu nahi ditugu, ez gehiago gastatu, hobeto baizik. Beste baliabide batzuk aprobetxatu nahi ditugu, eskualdeko eskaintzak adibidez. Oso garrantzitsua da beste eragile batzuekin koordinatzea, ez udalarekin bakarrik.
Adibidez, aldundiaren laguntza bati esker, dinamizatzaile bat kontratatu da, pertsonek ariketa egin dezaten sustatzeko. Osakidetzarekin eta beste talde batzuekin ere hitz egin dugu.
Deskargatu Abadiño Lagunkoiako dokumentazioa