Urriak 14an Bherria Topaketa ospatuko da, lan-jardunaldi digitala,  09.00ak eta 14.00ak artean “Lankidetza publiko-soziala larrialdi egoeretan: erronka berriak ebazteko giltzak” izenburupean.

Antoni Gutiérrez-Rubí komunikazio eta politika aholkulariak topaketari hasiera emango dio, “#Datorrena: RESET” esparru-txostenarekin. Jarraian aurkeztuko dira, paraleloki, 15 lankidetza-esperientziaren analisi sakonean oinarritutako hiru ikerketa.

Encarna Hernandez, Novagob Fundazioko zuzendariak, aurkeztuko du “Berrikuntza publiko eta soziala, etorkizun komun bat eraikitzeko elkartuak” azterketa; Laia Forné, demokrazian eta ondasun komunetan aditua den soziologoak, eta La Hidra-ko Mauro Castro, herritarren parte-hartze eta hirigintza politiken ikerlari eta aholkulariak, aztertuko dute “Nola eratu lankidetza-esparruak trama komunitarioekin Administrazio Publikotik”; Iñaki Garcia osasun mentaleko psikoterapeuta aditua den Erain-eko koordinatzaileak gidatuko du “Zaintzak eta osasun mentalak amankomun dutenerantz: giltzak lankidetza publiko sozialetik” solasaldia.

Ikerketak aurkeztu ostean, lan-dinamika bati ekingo zaio larrialdiko eszenatoki baten aurrean lankidetza publiko-sozialari dagokion erantzun eredu bat finkatzeko.

Izen-emateak

Izena ematean hautatu beharko duzu ikerketa taldea zeinetan parte hartu nahi duzun, lehentasun hurrenkeraren arabera; honek taldeak orekatzen lagunduko digu.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter