Hannah Swift doktorea Erresuma Batuko Kent Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakasle titularra da. Datorren abenduaren 1ean Lagunkoitasunari buruzko Europako Jardunbide Egokien V. Jardunaldian parte hartuko du, "Adinkeria Komunikabideetan" gaia jorratzeko.


Swift doktorea, zure ikerketak edadismoari, adinarekiko jarrerei eta horien ondorioei buruzkoak dira. Zein egoeratan gaude oraintxe bertan?

Argi eta garbi, edadismoak gora egin du pandemian. Gure ikerketek erakusten dute adinaren inguruko estereotipo negatiboek gora egin dutela. Gainera, sare sozialetan (Twitterren batez ere), modu esponentzialean igo dira adineko pertsonen koletiboarekiko gorroto-mezuak.

Ikerketa: Ageism in the time of COVID-19Ageism in the time of COVID-19


Aurten, OMEk gai hori aukeratu du bere kanpainaren puntu nagusi gisa, urriaren 1etik azaroaren 15era.

Aukeratutako gaia oso egokia izan da. Pandemiaren aurretik bagenekien adinekoei buruzko ikuspegi negatiboa zegoela, baina frustrazioak, itxaropenik ezak eta etxe askotan bizi izan den muturreko egoerak eragin dute jendea adineko pertsonei errua botatzera bideratu izana, eta hori oso bidegabea da.


Erresuma Batuan lan ugari egiten ari zarete zahartzeari buruz kontzientziatzeko.

Arrazoi duzu, urrats asko eman ditugu adinekoen eskubideen alde kontzientziatzeko eta borrokatzeko, baina aurrerapen askok eragina izan dute. Gure ikerketen bidez ondorioztatu dugu orain, ikusaraztea ez ezik, berriro ere errespetuan eta bizikidetzan hezi behar dugula. Lan asko dugu egiteko.

swift portada

Zer beste ikerketa egiten ari zara?

Une honetan modaren industriako adinkeriari buruz ikertzen ari naiz. Aztertu dugu adinkeria lehenago ematen dela emakumeengan gizonengan baino; izan ere, aldizkarietan indarra izaten jarraitzen duen emakumearen esterotipoa oso zehatza da: emakume gazteak adineko emakumeentzako produktuak iragartzen, eta horrek publizitate engainagarria dakar, benetako emakumearen irudiari kalte handia egiten diona.

Zerk eragiten du emakumeengan estereotipo faltsuak erabiltzea?

Erruduntasun-sentimendua da hedatuena. Emakumeak laster hasten dira kezkatzen eta pentsatzen ez daudela ondo; errudun sentitzen dira beren fisikoarekin. Gizonetan baino gehiago ematen da emakumeengan.

Abenduaren 1ean Euskadi Lagunkoiaren jardunaldian parte hartuko duzu. Zer esango zenidake hiri lagunkoiei buruz?

Hiri lagunkoiak adinekoek erabakiak hartzeko leku bat izatea eragin dute.


Eta etorkizunean, zer pauso eman beharko lirateke?

Ingurune atsegina finkatu ondoren, erakundeek eta gainerako koletiboek gure politika-txostenetan, prentsa-komunikatuetan eta zahartzeari buruzko narratiba positiboagoak sortzen laguntzeko baliabideetan erabiltzen ditugun irudietan eta hizkuntzan pentsatu beharko genuke.

Hiri lagunkoiak, adinekoentzat hobetutako hiritzat ez ezik, zahartzea babesten duten hiritzat ere hartu beharko genituzke, bizitza-prozesu gisa.

 

V JARDUNALDIA
LAGUNKOITASUNEKO JARDUNBIDE EGOKIAK EUROPAN

IZENA EMAN

2 Programa Jornada Euskadi 600x850 mailing euskera

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter