Amurrioko Udalak oraindik ere plaza libreak ditu jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko programetan, eta, Mugiamurrio proiektuaren barruan, urte berria hastearekin batera heldu dira berriro.

Lehenengoa, Bizi zaitez bizi izenekoa, Intxaurdui kaleko Nagusi Etxea aisialdi zentroan egiten da ostegunetan eta hiru talde ditu, 09: 30ean, 10: 30ean eta 11:30ean. Programa honen helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan, zahartzeko moduari buruzko oinarrizko ezagutzak transmititzen dira, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatzen dira, eta jarduera funtzionala konpentsatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibaziozkoa eta soziala optimizatzeko estrategiak irakatsi eta entrenatzen dira.

Bestalde, Osasunerako Bizitza Aktiboa 55+ programa asteartero garatzen da, eta hiru talde ditu, ordutegi berdinetan, nahiz eta bere helburua zertxobait desberdina den, udalerriko 55 urtetik gorako biztanleen artean zahartze aktibo eta osasungarria sustatzea baitu helburu, ohitura osasungarriak irakatsiz eta entrenatuz, hala nola jarduera fisikoa. Ildo horretan, jarduera funtzionala konpentsatzeko eta motibazio-funtzionamendua optimizatzeko estrategiak lantzen dira, bizimodu aktibo eta osasungarria lortzeko.

Programa horietan parte hartu nahi dutenek Mugiamurrioko bulegoan eman dezakete izena, Kultur Etxeko lehen solairuan, ostegunetan 17: 00etatik 18: 00etara eta ostiraletan 10: 30etik 11: 30era, baita 619 411 732 telefonora deituz ere. Bulego horretan bertan Mugiamurrio proiektuaren orientazio-zerbitzua dago, eta aholkularitza eskaintzen jarraitzen du ostegunetan, 16: 00etatik 18: 00etara, edo email honetara idatziz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter