Azkoitia Lagunkoiak eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek udalerriaren laguntasun maila aztertuko dute aste honetan, bankutik hasita.

Azkoitia Lagunkoiak eta Izarraitz Lanbide Heziketak, Udalak babestuta, udalerriaren lagunkoitasun mailaren argazki bat egin nahi dute, eta aztertu nahi duten sektoreetako bat banketxeena da. Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonen Arreta zikloko ikasleek datorren astean hasiko dute lanketa, eta banketxeetara bisitak egingo dituzte eta arduradunei galdetegi bat osatzeko eskatuko diete. Halaber, ikasleak Kale Nagusian ibiliko dira eta herritarrak ere galdetegia betetzera gonbidatuko dituzte.

Irisgarritasuna, eten digitala, tratu pertsonalizatua edota eskaintzen diren zerbitzuak ebaluatzea da helburua, betiere, adineko pertsonen beharretatik ikusita.
Egunez egun, Azkoitia herri lagunkoiagoa egitea da eragileen nahia eta horretara bideratuko dituzte ahaleginak.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter