Ospatzeko arrazoi eder bat dugu: Euskadi Lagunkoia proiektuak 10 urte bete ditu.

Euskadi Lagunkoia Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Ekimanren hamar urteak ospatzen hasteko ez dago irudi korporatiboa eguneratzea baino hoberik, sarea hobeto irudikatuko duen logotipo modernoago eta gaurkotuagoarekin. Logoarekin batera "Bizitzaz betetako bidea" esaldia irakurriko duzu. Izan ere, 10 urte hauetan, bizitasun handia eman diegu herritarren ongizatea eta gizarte-kohesioa hobetzen lagundu duten udalerriei. Eta onena da bide horri bizitza asko geratzen zaiola oraindik.

Bide lagunkoi bat egina

Lehen tartea batera egin dugu, eta ezingo genituzkeen emaitza horiek zuen laguntzarik, inplikaziorik eta bultzadarik gabe lortu. Horregatik, 10. urteurrenaren lehen ekintzetako bat benetako protagonista izan diren pertsonei ahotsa ematea izango da, Euskadi Lagunkoiak eginiko hobekuntza guztien onuradun eta eragile diren aldetik. Zuekin elkartuko gara parte hartzen duten udalerrietako askotan, eta ibilitako 10 urteak gogoratuko eta balioetsiko ditugu.

10. urteurren honek, gainera, ospatzeko eta eskertzeko balioko diguten beste hainbat mugarri izango ditu. Ekitaldi nagusia ekainaren amaieran izango da, Tabakaleran, baina joango gara pixkanaka kontatzen...

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter