-
25 Maiatza 2022
Euskadi Lagunkoia sarera atxikita dauden udalerriekin biltzen ari gara.
Euskadiko geografia osoan 10 bilera egin ditugu Euskadi Lagunkoia osatzen duten udalerrietako ordezkariak biltzeko asmoz. Orain arte 7 batzar burutu ditugu Elgoibarren, Maeztun, Beasainen, Abadiñon, Antzuolan, Agurainen eta Abanton, inguruko herriak ere gonbidatuz denon artean 10 urte hauetako kontakizuna burutzeko. Eta datozen egunetan beste 3 aurreikusi ditugu Lekeition, Irunen eta Barakaldon.
Helburuak egindako lanari balioa ematea, taldeak osatzen dituzten pertsonei beren inplikazioa aitortzea eta eskertzea, eta azken urteotan udalerrietan egindako lan guztia ospatzea eta gizarteratzea dira.
Tabakaleran elkartuko gara
Ekitaldi nagusia Tabakaleran izango da, ekainaren 29an, eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izango da. Aurki emango dizuegu jardunaldiari buruzko informazio gehiago.