Aguraingo azoka herritarrengana iritsi eta 10 urteko ibilbideari buruz duten iritzia ezagutzeko eszenatoki berria bihurtu da.

Kaleko ekintzek eragin biderkatzailea izaten dute: pertsonak lasaiago sentitzen dira, egiten zaizkien galderei erantzuten diete eta beren zereginekin jarraitu. Maiatzaren erdialdean Agurainen (Gasteiz eta Amurrio ere gonbidatuak zeuden) kaleko ekintza bat egin dugu herriko azokan, eta horri esker, ikuspuntu desberdinak lortu ditugu lagunkoitasunaren egungo egoerari buruz.

Parte hartzera animatu diren pertsona guztiek beren ikuspuntua eskaini dute adineko biztanleriaren indarguneei buruz eta udalerriko biztanleak pozik sentiarazten dituzten faktore eta jarrerei buruz.

Ikuspegi irekia eta plurala
Ikuspegi irekia mantendu dugu, eta ikuspuntu desberdinak bildu, herritarrek lagunkoitasunaren inguruan duten sentimendua modu kolektiboan eraikitzeko, jarrera eta estrategia metodologiko guztiak entzutetik abiatuta.

Jardueraren garapenean zehar, posizio desberdinetako ideiak eta kontraesanak jaso ditugu, eta jendeari itzuli dizkiogu, beren funtsezko puntuak, hartu beharreko ildoak edo bideak ere berriro azter ditzaten. Halaber, lehentasuna eman behar diegu zer kausari erantzun behar diogun eta lagunkoitasunaren prozesua nora bideratu behar dugun.

 

Adineko pertsonak, jomugan
Aguraindarrek adinekoei balioa ematen jarraitzea nahi dute. Hainbat jarduera goraipatu dituzte, hala nola bizikleten martxa, ikastoletan historiak kontatzeko belaunaldien arteko jarduera, udalak eskaintzen dituen ikastaroak, etab.

Agurainen, udalerriaren mantentze egokia nabarmentzen da: ariketa fisikoa egiteko aukera (paseoak) eta herri batean bizitzeak eskaintzen duen lasaitasuna hiriarekin alderatuta. Baita etxez etxeko laguntza, hurbiltasuna eta elkarte-sarea ere.

Topaketa Tabakaleran
Ekitaldi nagusia Tabakaleran izango da, ekainaren 29an, eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izango da. Laster informazio gehiago emango da jardunaldiaren inguruan.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter