10. urteurrenaren kontakizuna lortzeko saioek aurrera jarraitzen dute. Oraingo honetan, Antzuolara izan dira gonbidatuak inguruan dauden udalerri atxikiak: Bergara, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Antzuola bera.

Atzera begiratzen dugunean eta talde motorren ahaleginari esker egindako proiektuak zerrendatzen ditugunean, sentsazioa oso ona da. Landu den guztiak eragin positiboa izan du udal-proiektuetan eta lagunkoitasunaren bilakaeran. Pandemiak jarduera geldiarazi duen arren, erronka berriak sortu dira, taldeei ilusioa eta baikortasuna ematen dietenak.

Hamarkada bateko ikaskuntza

Lagunkoitasunaren mugimenduari atxikitzeak ekarri die:

  • Herritarren iritzia lortzea ahalbidetzen duten tresnak ezagutzea
  • Oztopo arkitektonikoez jabetzea
  • Talde-lanaren eta belaunaldien arteko lanaren garrantzia
  • Pertsona protagonistak ahaldundu
  • Errespetua eta pertsona guztiek hiriari buruzko ikuspegia batu eta aberastearen garrantzia
  • Errealitatearen ikuspegi kritikoena
  • Adinekoen parte-hartzeak herritar guztiengan duen eragina.

10 urte jarduera lagunkoiak bultzatuz

Ikasitakotik ekintzetara igaro dira. Hauek dira nabarmenenak: irisgarriagoa bihurtu den osasun-zentroaren sarrera, ur-zurrusten parke bat jartzea, edo establezimendu lagunkoiaren tailerra. Bestalde, positiboki baloratzen dituzte beste udalerri batzuetara egindako bisitak, taldearen kohesioa erraztu duten adiskidetasun-esperientziak edo -jardunbide egokiak ezagutzeko.

Antzuola oso udalerri aktiboa izan da eta da oraindik ere, eta honako ekintza hauek nabarmentzen dira: eraikin publikoetako ateak egokitzea desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko, ibaiak hobetzea, inklusio-proiektua (Inclusive) eta 300 inkesta baino gehiago zabaltzea eta betetzea.

Covid-aren ondorioak
Pandemiak oztopo handia eragin du taldearen eta jarduera lagunkoien bilakaeran. Talde eragileetako kideek ikusi dute kostatzen ari zaiela erritmoa berriz hartzea, baina oraindik sentitzen dugu beldurra dagoela, batez ere berriro elkartzeko.

Ondorio negatiboen artean honako hauek nabarmentzen dira: lehengo motibazioa berreskuratzeko zailtasuna, talde-jarduerak egin ahal izateko kohesio falta eta gizartearen aurreiritziek eta edadismoek geldiarazten duten jende gehiago inplikatzeko beharra.

Bakardadea, erronka handia
Udalerriek ere uste dute erronka nagusietako bat nahi ez den bakardadea antzematea eta horri aurre egitea dela.

Boluntariotza, etorkizunerako beste gai giltzarri bat
Udalerri lagunkoi ideala nolakoa izango litzatekeen irudikatzeko orduan, talde eragileetako kideek proposatu dute boluntario talde bat egotea, laguntza behar duten pertsonek nora jo jakin dezaten.

Topaketa Tabakaleran
Ekitaldi nagusia Tabakaleran izango da, ekainaren 29an, eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izango da.

Ekitaldian izena eman 

EL10 invitacion oficial 1

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter