Lagunkoitasuna sustatzeko eta bultzatzeko gogoa inoiz baino biziago daude. Ondarru, Lea-Ibarra (Amoroto, Aulesti, Munitibar, Gizaburuaga, Mendexa), Ispaster, Ea, Lekeitio eta Bermeo udalerriak gonbidatuak izan dira denbora honetan egin dituzten ekintzak azaltzera.

Lea Artibaiko eskualdea oso aktiboa izaten ari da ekintzak gauzatzerako garaian. Udalerri batzuk diagnostikoa amaitzen ari dira, beste batzuk ekintza-plana ezartzen eta beste batzuk bigarren diagnostikoarekin hasi dira.

Ispasterreko talde eragileko kide batek esan duen bezala, "talde eragilea elkartzea dagoeneko positiboa da, hausnartzeko eta partekatzeko espazio bat sortzen duzulako, eta adinekoek aukera dutelako beren beharrak identifikatzeko eta ahotsa jartzeko."


Buruturiko hobekuntzak:

  • Espaloiak eta zoladura konpontzea

  • Txakurren gorotzak behar bezala biltzeko kanpaina

  • Tabernetako komunak publikoak balira bezala erabiltzea

  • 65 urtetik gorako pertsonentzako inkesta bat zabaltzea, abian jarri nahi dituzten ekintzak identifikatzeko

 

Etorkizunera begirako ekimenak:

  • Bakardadeari buruzko hitzaldiak

  • Talde-lana talde boluntarioekin

  • Inguruko udalerriekin sare bat sortzea eta adineko pertsona gazteagoak erakartzea.

  • Egindako ekintzak komunikatzea eta ikusaraztea

Udalerri batzuk ekintza berriak planteatzen ari dira pandemiaren ondoren sortutako beharrei aurre egiteko. Laburbilduz, balantzea positiboa da, eta ondorioztatu dute proiektua aukera bat dela komunitate-lana sustatzeko, non adinekoek ez ezik, beste eragile batzuek ere laguntzen duten.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter