Cadena Ser irratiak Euskadi Lagunkoiari eskainitako programa berezi bat eskaini du.

Elkarrizketa entzun

Hoy por Hoy Euskadi saioko mikrofonoetara hurbildu dira Marian Olabarrieta, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, Elena del Barrio, Euskadi Lagunkoiako koordinatzailea, Eva Salaberria, Donostia Lagunkoiako Hiritar Planaren arduraduna, Maite Etxebarria, Abanto-Zierbenako alkatea eta Xabier Aizpurua, Gipuzkoako Farmazialarien Elkargokoa. Programan farmazia lagunkoiez, edadismoaren analisiaz eta hamar urte betetzen dituen Euskadi Lagunkoia ekimenaz hitz egin da.

Zahartze aktiboa eta adinekoek udalerrien hobekuntzan parte hartzea bultzatzen duen ekimenak hainbat helburu ditu: herritarren eta sektore publiko, pribatu eta sozialaren parte-hartzea sustatzea, Euskadin lagunkoitasun-mugimendu bat garatzeko, eta adinekoen herritartasun aktiboa sustatzea, erabakiak hartzen eta inguruneak hobetzen parte hartuz.

OMEk honela definitzen ditu hiri lagunkoiak: pertsonen arteko bizikidetza eta zahartze aktiboa sustatzen duten hiri-ingurune integratzaile eta irisgarriak. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Marian Olabarrietak Euskadi Lagunkoia ekimenak bere hamargarren urteurrenean lortu dituen mugarri nagusiak biltzen dituen erakusketa ibiltaria inauguratuko du 11. astelehenean. Topaketan Elena del Barrio Matia Institutuko zuzendarikide eta ikertzaileak ere parte hartuko du, eta Bakardadea: ekintzarako gida aurkeztuko da. Dokumentu hori Euskadi Lagunkoia Sareko hainbat udalerrirekin elkarlanean egin da.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter