Plazaz plaza aritu dira, alaitasuna eta ongizatea eramanez, duten indarra, energia eta bizitzeko gogoa irudikatzen dituen dantza baten bidez.

Bideoa ikusi

Basauriko adinekoek ilusioz beteriko proiektua egin dute, "Basauriko nagusien indarra" izenekoa, kolorez eta alaitasunez betea, pandemiak eragindako bakardadeari aurre egiteko. Ia ehun pertsonak parte hartu dute, emakumeak eta gizonak, plazaz plaza dantzan aritu direnak eta mezu argia helarazi dutenak: "Bizitza oso polita da eta topera bizi behar da".

Bideo honen bidez, pandemian zehar bakardade-une horiek nola bizi eta sentitu dituzten ikus dezakegu, baina une batzuetan gaizki pasatu badute ere, poza, indarra eta bizitzeko gogoa transmititzea dute helburu.

Oso proiektu ilusionagarria izan da, non azken emanaldian euren lagunak, seme-alabak... familia osoa gonbidatu duten, euren zale nagusiak bihurtuz.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter