Euskadi Lagunkoiaren 10. urteurrenari lotuta, web orri berezi bat kaleratu dugu non ibilbide honi dagokion informazioa azaltzen dugun. 4 ataletan banatua dago: lankidetza, esker ona, ospatzeko eta etorriko direnak. 

Web orria bisitatu

Lankidetza

Lagunkoiaren lana lankidetzan oinarritzen da: adinekoen, erakundeen, udalen, saltokien... artean. Ezinbestekoa da beharrak eta ideiak partekatzea, lurraldearentzat lagunkoiak diren konponbideak aurkitzeko.

Esker Ona

Hamarkada bat daramagu Euskadin lagunkoitasunaren alde lanean, eta hori guztia lorpen bakoitzean lagundu duten pertsona eta erakunde bakoitzari esker lortu da.

Ospatzeko

Duela 10 urte Euskadi lagunkoia martxan jarri zenetik, mugarri ugari lortu ditugu ospatzeko: Urteko Jardunaldia, etxebizitza lagunkoi baterako gidak eta bakardadeari buruzko ekintza-gida berria.

Eta etorriko direnak

Hau hasi besterik ez da egin. Eta ez gaude bakarrik, mundu osoko mila hiri eta komunitate baino gehiago ari dira lagunkoiagoak izateko lanean. Helburu komun batek elkartuta, etorkizunerantz aurrera jarraitu nahi dugu.

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter