Ermua, 2016tik Euskadi Lagunkoia sareari atxikia dagoena, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatutako ekimena, Hiri Jardunbide Egokien Katalogoan gehitua izan da, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioaren Espainiako Hiri Agendaren helburuen esparruan.

Katalogoak 'Ermua Adinekoekin Hiri Lagunkoia' proiektu estrategikoa jasotzen du. Proiektu horri esker, 2021ean hainbat hobekuntza-proposamen egin dira, eta Udala horiei heltzen saiatuko da, 60 urtetik gorako bizilagun-talde batek, 'Talde eragile' izenekoak, hautemandako zailtasunei irtenbideak bilatzeko. Ermuko plana Estatuko beste 65 hiri agendarekin batera sartu da.

'Talde eragile' horrek proposatu du parke osasungarrien erabilera sustatzea, dinamikoagoak izan daitezen, osasun-zentrorako irisgarritasuna hobetzea, autobus-markesinen egoera ona sustatzea, gune jakin batzuetan aparkaleku publikoa sortzea, edo administrazioak emandako informazioa ulertzen laguntzea, hobetu beharreko beste ahulezia batzuen artean.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter