Aurten, urriaren 1a, Adinekoen Nazioarteko Eguna, adineko emakumeei hitza ematera bideratuta dago, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-desberdintasunen aurrean emakumeek duten erresilientziari balioa emateko.

Euskadi Lagunkoiak bat egin du Nazio Batuen kanpaina nagusiarekin, non adineko emakumeei ahotsa ematen zaien. Bizitza gogorrak bizi izan dituzten emakumeak, isilik. Mundu mailako datu-bilketa hobetzearen garrantziaz sentsibilizatu nahi da, adinaren eta generoaren arabera banakatuta. Erakundeei dei egiten zaie adineko emakumeak politika guztien erdigunean sar ditzaten, genero-berdintasuna bermatuz, idazkari nagusiaren txostenean deskribatzen den bezala, "Gure Agenda Komuna". Halaber, mundu digitalean adinekoen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzeko politiken eta esparru juridikoen funtzioa aztertzea.

Eta, azkenik, adineko pertsonen eskubideei buruzko tresna juridikoki loteslea eta adin guztietarako gizarte batek pertsonarengan oinarritutako giza eskubideen sektore arteko ikuspegia behar direla nabarmentzea.

Bat egin dezagun kanpainarekin
Euskadi Lagunkoiatik dei hau luzatzen diegu sarera atxikitako udalerriei, eta gure kanpainara batzeko eta zuen edukia (egun honi buruzko argazkiak, bideoak edo testuak) sare sozialetara igotzeko eskatzen dizuegu, honako hashtag hauek erabiliz:

#DíaInternacionalPersonasMayores
#VocesMujeresMayores
#EmakumeHelduenAhotsa

Informazioa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaliz ere parte har dezakezue, Lagunkoiako taldeak sare sozialetara igo dezan.

Edukia bidaltzeko epea
Zuen argazkiak, bideoak eta edukiak bidaltzeko azken eguna irailaren 28a izango da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter