Euskadi Lagunkoiak 10 urte bete ditu "Bizitzaz betetako bidea" lelopean, eta Azkoitiak, herri lagunkoia den heinean, bat egin nahi izan du ospakizunarekin proiektuaren berri zabalduz. Horretarako, erakusketa ibiltaria jarri dute Aizkibel Liburutegiaren aurrean. Kanpainaren helburua Euskadi Lagunkoia ezagutzera ematea da.

Ekimena Eusko Jaurlarizako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak sustatzen du eta Matia Fundazioak jarri du abian. Egitasmoaren helburua da herritarren parte-hartzea sustatzea, auzo eta herriak hobetzeko garraioaren, etxebizitzaren, gizarte-zerbitzuen eta osasunaren eremuetan, baita eraikinak eta aire zabaleko espazioak ere.

Erakusketa kubo handi batek osatzen du, eta, besteak beste, Lagunkoia Euskadi Sarea osatzen duten 70 udalerrien mapa, hari atxikitako 500 establezimendu baino gehiago edo jardunbide egokien adibide batzuk erakusten ditu.

Kuboa inguratzen duen alfonbra plastikoak, halaber, QR kode bat du, bisitariei web orri monografiko bat  helarazten diena. Kode horretan zehaztasun handiagoz jasotzen dira Euskadi Lagunkoiari buruzko informazio guztia, haren ezaugarri definitzaileak eta lehen hamar urteetako lorpenak.

Instalazioa Azkoitian egongo da urriaren 3ra arte.

Azkoitia Euskadi Lagunkoia ekimenera 2017ko maiatzean atxiki zen. Egun, talde sustatzailea egonkortuta dago eta hilean behin elkartzen da. Hitzaldiak eta formazioari lotutako jarduerak antolatzeaz, "Pasira" bezalako ekimenetan parte hartzeaz edota tokiko erakundeekin bitartekaritza egiteaz arduratzen da taldea pertsona nagusien beharrei lotutako aspektuei dagokienean.

Kuboaren hurrengo kokapenak

  • Gasteiz: urriak 3
  • Amurrio: urriak 17
  • Santurtzi: urriak 31
  • Bermeo: azaroak 14

lagunkoia 10 azkoitia kuboa

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter