Aramaio, Andoain eta Elorrio izan dira Euskadi Lagunkoia sarera atxiki diren 3 azken udalerriak. Dagoeneko 74 herrik osatzen dute sarea; horietatik 26 Gipuzkoakoak dira, 28 Bizkaikoak eta 19 Arabakoak.

Euskadi Lagunkoia sarea, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako hiri lagunkoien proiektua, OMEk ezarritako lan-metodologiari eta lau faseko zikloari jarraitzen diena, handitu egin da azken hilabeteotan, 3 udalerri berri atxiki baitira.

Proiektuak hamar urte bete ditu aurten, eta lau helburu argi ditu:

- Parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzea;
- Udalerriaren eskumen-eremuetan aldaketak sartzen laguntzea, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko;
- Adineko pertsonek herritarren bizitzan duten potentziala aprobetxatzea, ongizatea sortzen duten aldetik
- Euskadin lagunkoitasun-ekimenen sare bat sortzea

Ongi etorri eta zorte handia opa dizuegu bide honetan, erakunde-sareari (udalak), elkarte-sareari (adinekoen elkarteak) eta pertsona nagusiei banaka, prozesuan zehar zuei laguntzeko eta zuen udalerria leku atseginagoa izateko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter