-
04 Urria 2022

Euskadi Lagunkoiak 10 urte bete ditu "Bizitzaz betetako bidea" lelopean. Urteurren garrantzitsu hau ezagutzera ematen duen kuboa Donostian aurkeztu eta Azkoitiatik pasa ostean, Gasteizen ipini da, Andra Mari Zuriaren Plazan.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarri du ekimen hau. Adinekoek eta, oro har, herritarrek parte har dezaten sustatzea du helburu, euskal auzoak, herriak eta udalerriak hobetzeko, besteak beste, garraioa, etxebizitza, gizarte- eta osasun-zerbitzuak, eraikinak eta aire zabaleko guneak.
Kuboa inguratzen duen alfonbra plastikoak, halaber, QR kode bat du, bisitariei web orri monografiko bat (https://euskadilagunkoia.net/10urte/index-es.html) helarazten diena. Kode horretan zehaztasun handiagoz jasotzen dira Euskadi Lagunkoiari buruzko informazio guztia, haren ezaugarri definitzaileak eta lehen hamar urteetako lorpenak.
Gasteiz Euskadi Lagunkoian
Gasteizen, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila lankidetzan aritzen da Euskadi Lagunkoiarekin, auzoak adinekoentzat abegitsuagoak eta irisgarriagoak izan daitezen, eta eguneroko jarduerak egitea, erlazionatzea eta paseatzea errazagoa izan dadin.
Horretarako, Piztu Zure Auzoa lankidetza-programa garatu du eta adinekoek, auzokideek eta Euskadi Lagunkoia zigilua lortu duten erakundeek eta komertzioek hartzen dute parte bertan.