-
17 Urria 2022

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarritako Euskadi Lagunkoia ekimenaren kuboa Arabako Amurrio herrira iritsi da.
Udalerriko alkate Txema Molinuevok adierazi duen bezala, Amurrio 2016an atxiki zitzaion Euskadi Lagunkoiari, eta ordutik etengabe egin dugu bidea elkarrekin. Gure konpromisoa sendotu dugu udalerri atseginagoa, eskuragarriagoa eta pertsonen beharretara egokituagoa lortzeko. Gainera, adinekoen parte-hartzea sustatu da, Amurrioko Adinekoen Kontseilua sortuz. Kontseiluak aktiboki egiten du lan udalerriaren alde eta udalerriarentzat.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarri du ekimen hau. Adinekoek eta, oro har, herritarrek parte har dezaten sustatzea du helburu, euskal auzoak, herriak eta udalerriak hobetzeko, besteak beste, garraioa, etxebizitza, gizarte- eta osasun-zerbitzuak, eraikinak eta aire zabaleko guneak.
Kuboa inguratzen duen alfonbra plastikoak, halaber, QR kode bat du, bisitariei web orri monografiko bat (https://euskadilagunkoia.net/10urte/index-es.html) helarazten diena. Kode horretan zehaztasun handiagoz jasotzen dira Euskadi Lagunkoiari buruzko informazio guztia, haren ezaugarri definitzaileak eta lehen hamar urteetako lorpenak.