Euskadi Lagunkoiaren 10. urteurrena dela eta, sarera atxikitako hainbat euskal udalerri lagunkoitasunaren kubo ibiltaria hartzen ari dira, programaren helburuak eta ibilbidea azaltzeko.

Kuboa aurkeztu den azken udalerria Bermeo izan da eta azaroaren 28ra arte egongo da ikusgai, Lamera inguruan.

Bermeoko egoera

Bizkaiko kostaldeko udalerria 2016an atxiki zen, eta harrezkero diagnostikoa eta ekintza-plana garatu dituzte. Azken datuen arabera, Bermeon 17.029 pertsona bizi dira, 8.642 emakume eta 8.387 gizon. Datu horietan oinarrituta, zahartze-indizea (65 urtetik gorako biztanleak) % 23,6 da. Beraz, Bermeo ere zahartze-prozesu batean murgilduta dago.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter