-
21 Azaroa 2022

Euskadi Lagunkoia taldetik eskerrak eman nahi dizkiegu Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Lurralde Batzordeko kide guztiei. Batzorde hauetan, talde eragileetako eta udaletako kideen artean gogoeta aktiboa egin ahal izan genuen Euskadiko lagunkoitasuneko 6 erronka garrantzitsuenei buruz.
Bozketa-fasearen eta puntuazioen batuketaren ondoren, esan dezakegu Euskadi Lagunkoiak 2023an arreta jarriko duen erronka honako hau dela:
Gizartearen parte-hartzea eta herritartasun aktiboa sustatzea
Bozketaren emaitzak hemen dituzue, erronka bakoitzari emandako puntuazioaren arabera:
- Gizartearen parte-hartzea eta herritartasun aktiboa sustatzea: 61
- Bakardade-egoerei heltzea: 51
- Etxebizitza eta egoitza eredu berrietan aurrera egitea: 48
- Adinkeria eta adinagatiko diskriminazioa lantzea: 30
- Udalerrien arteko sare-lana sustatzea: 22
- Belaunaldien arteko aldea murriztea: 22
Laister bilkuraren laburpena bidaliko dizuegu, Lurralde Batzordeetan erabilitako argazki eta aurkezpenekin.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!