Maider Lainez, Andoaingo alkateak, eta Ana Sánchez, gizarte-langileak, Lagunkoia zigilua jaso dute. Zigilu honek udalerria adinekoekin adeitsua dela aitortzen du.

Gipuzkoako Buruntzaldea zonaldeko udalerri hau, 2022ko irailean Lagunkoia sarera atxiki zen. 65 urtetik gorako 3.275 pertsona ditu, hau da, biztanleria osoaren % 22,4. Kopuru horrek gora egingo du datozen urteetan.

Lagunkoitasunaren bidean lehen urratsak

Udalerri bat lagunkoia izan dadin, baldintza jakin batzuk bete behar ditu, eta horietako bat udalerriko adinekoak buru dituen talde eragile bat sortzea da. Trakzio-talde horrek aurrera eramango ditu inkestak, diagnostikoa eta ondorengo ekintzak, eta horien emaitza izango da udalerria bere osotasunean hobetzea, eta, bereziki, gero eta ugariagoak diren kolektibo horrentzat.

Euskadi Lagunkoia sareko kide

Euskal sareak 74 udalerri ditu atxikita, hau da, munduko udalerri lagunkoien %5. Zifra honek munduko lurralde esanguratsuenen artean kokatzen gaitu, adineko pertsonen parte-hartzea eta entzute aktiboa sustatzen dugunaren seinale. 

Jarrai dezagun bidea egiten!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter