300 elkarrizketa baino gehiago izan dituen prozesu parte-hartzaile baten bidez, ikusi da kolektibo hori ez dela seguru sentitzen argiztapen, garbitasun edo irisgarritasun eskasagatik.

Santurtzik partaidetza-prozesu bat jarri zuen abian joan den urteko urrian, eta udalerriko adinekoak izan zituen helburu, kolektibo horren begiradapean lagunkoiegiak ez diren eremuak edo lekuak identifikatzeko, hainbat faktoreren ondorioz, hala nola argitasuna, irisgarritasuna edo jendearen joan-etorria. Ekimen hori Udalak Santurtzi Adeitsua Adinekoekin programaren talde eragilearekin elkarlanean egindako Ekintza Planak jasotzen dituen ekintzen barruan dago.

Plana egiteko, partaidetza-prozesu bat jarraitu da jarduera osoan, eta udalerriko adinekoek eta DBHko 1. eta 3. mailako ikasleek parte hartu dute. Ekintza honek herritarren ikuspegia hurbiltzea eta hainbat kanaletatik informazioa biltzea ahalbidetzen du. Nabarmentzekoa da talde eragileak aktiboki parte hartu duela prozesua dinamizatzen.

Bertan 180 inprimaki bildu dira eta 300 elkarrizketa baino gehiago egin dira Santurtziko 65 urtetik gorako pertsonak segurtasunik gabe sentitzen diren edo nolabaiteko arriskua ikusten duten lekuak jasotzeko, eta, ondorioz, haien egunerokotasuna zailtzen dutenak. Identifikatutako puntu ez-seguru gehienak tokiaren argiztapen faltagatik identifikatzen dira. Gehien aipatu diren auzoak El Bullón, Las Viñas eta Mamariga izan dira, El Burgo parkeaz gain, Itziar Carrocera Gizarte Ekintza arloko zinegotziak azaldu duenez.

Inkestatutako pertsonek lagunkoitasun gutxi adierazi digute zenbait lekutan, garbiketa- edo mantentze-kontuengatik. Era berean, kezka agertu digute beraientzat irisgarritasun zailekoak diren guneez: San Juan auzoa, La Sardinera, Murrieta etorbideko pasabidea eta Mikel Trueba kiroldegiko igerilekuetarako sarbidea, Carrocerak adierazi duenez.

Azkenik, hobetu beharreko eremutzat jotzen diren bigarren mailako hainbat leku aipatu dira, prozesuan aztertutako faktoreak kontuan hartuta. Aparteko hobekuntzak eskatu dizkigute Santurtzi are lagunkoiagoa izan dadin lortzeko, txakurrentzako gune gehiago edo mugikortasuna hobetuko duten ekintzak gaitzea azpimarratuz.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter