-
29 Martxoa 2023

Donostia aitzindaria izan da hiriko lagunkoitasunaren kontzeptua sustatzen. Aurtengo ekainean hamar urte beteko dira Boulevardean lehen aldiz elkartu zirenetik. Topaketa horretan, adinekoekin Donostia lagunkoiagoa lortzeko oinarriak finkatu ziren.
2008an, Matia Fundazioaren eskutik, udala lehen urratsak ematen hasi zen, eta bi urte geroago, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutako Age-Friendly Cities mundu-mailako sarea osatzen nazioarteko lehen 10 hirietako bat bihurtu zen. Eta orain dela hamarkada bat, bat egin eta Dublingo Adierazpena sinatu zuen, adinekoekin adiskidetsuak diren Europako hiri eta komunitateei buruzkoa, eta Donostia Lagunkoia hiriaren lehen plana garatu zuen.
10 urte bete dira orain plan honetatik. Plan horretan 134 neurri jasotzen ziren, lau ardatz nagusitan banatuta.
-
Espazio publiko integratzailea eta mugikortasun segurua eta irisgarria.
-
Bizitza osorako etxebizitzak: Etxean zahartu, edo etxean bezala.
-
Zaintzen duen komunitatea: Laguntza Komunitarioko Sarea.
-
Bizi-ziklo berri baterako trantsizioa eta adinaren kudeaketa.
Eneko Goia alkateak adierazi duen bezala, "azken 10 urteetan Donostia Lagunkoia sortzen lagundu duten pertsonen arteko topaketa egin dugu gaur. Plan honekin Donostia hirian uzten duen arrasto garrantzitsuari buruzko gure ikuspegia partekatu ahal izan dugu."
Donostia Lagunkoiako sareek ere ekitaldiaren berri eman dute "Atzo elkartzeko eguna izan zen, jende askoren inplikazioari esker Donostia Lagunkoia hirian uzten ari den arrastoa ikusarazteko eta ospatzeko; baita gainditu gabeko erronkak identifikatzeko eta zergatik ez, hurrengo hamar urteetan zer arrasto utzi nahi dugun amesteko ere!" eta honakoa ere adierazi dute "Urte hauetan proiektua hirian uzten ari den arrastoari buruz hausnartu nahi izan genuen, zahartzen ari den gizarte honetan, adin guztietarako Donostia eraikitzeko helburua berea egin duten pertsona eta eragile guztien lanak eta inplikazioak eragina izan baitu."
Bukatzeko galdera eta erantzuna "Eta, zertan ez dugu arrastorik utzi oraindik? Etorkizuna une honetara ere zertan jarri beharko genioke energia eta indarra hurrengo hamar urteetan.
Asko dago egiteke, eta egingo dugu! Elkarlanean, beti!"