-
18 Maiatza 2023

Datorren ostiralean, maiatzak 19, irekiko da Udalak sustatutako Getxo Lagunkoia +60 Zahartze Aktiboko programaren barruan, ekainean, uztailean eta abuztuan Romo Kultur Etxean izango diren tailerretarako izena emateko epea.
Udako programazioak, beste urte batez, Gimnasia kostaldean ekimena eskainiko du, gidatutako bisitekin, Zineadin zinema zikloarekin eta dantzaldiekin batera. Jarduera horien helburua da udan ere udalerriaz gozatzera laguntzea baita egoera fisiko eta emozional onari eustera, gizarte-harremanen sarea zabaltzera eta nahi ez den bakardadea prebenitzera ere.
Jarduerak RKEn
RKE-Romo Kultur Etxean izango diren tailerrak hurrengoak izango dira: Café en compañía, astelehenetan, 10:30etik 12:30era; Retos para la mente, astelehenean, 17:00etatik 18:00etara; Euskeraz hitz egiten, astearteetan, 11:00etatik 12:00etara; Debate y reflexión, asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara; Smartphone, asteazkenetan, 17:00etatik 18:00etara, eta Inicio al crochet, asteazkenetan, 11:00etatik 13:00etara. 60 urtetik gorako edadetu interesatuek izena eman beharko dute RKEko hirugarren solairuko +60 Dinamizazio Zerbitzuan.
Bestalde, Zineadin zinema zikloko saioak ere izango dira, hurrengo proiekzioekin: ekainaren 8an Un hombre llamado Ove, ekainaren 29an Buena suerte Leo Grande eta uztailaren 27an Erase una vez Euskadi. RKEn dantzaldi bat ere izango da, ekainaren 3an, larunbata, 18:00etatik 20:00etara.
Kanpoaldeko jarduerak
Hirugarren urtez jarraian, Gimnasia kostaldean izeneko jarduerak berriro itzuliko dira, ekainaren 20tik irailaren 30era bitartean, 10:00etatik 11:00etara, astelehen eta asteazkenetan Txurruka parkean eta ostiraletan La Bola parkean. Astearte eta ostegunetan Ereagako parkean izango dira, 11:15etik 12:00etara. Hauetarako ez da izenematea egin behar.
Bestalde, gidatutako bisitak izango dira berriro, oraingoan, ekainaren 22an, Santurtziko Itsas Museumera; uztailaren 7, 9 eta 28an, Punta Begoñara; uztailaren 4an Santa Colomara, eta uztailaren 20an, Bolueko Hezegunera.
Udako jarduerak doakoak izango dira, Punta Begoñarako bisitak izan ezik, 2 euroko kostua izango baitute. Informazio gehiago jaso edo jardueraren batean izena eman nahi dutenek Romo Kultur Etxeko hirugarren solairuan dagoen Dinamizazio Zerbitzura joan edo 94 466 00 22/3269 luzapenera deitu.