Gaur, ekainak 5, Euskadi Lagunkoiatik “Somos amigables – Lagunkoiak gara” kanpaina jarri dugu martxan. 


Historia duen programa

10 urte baino gehiago daramatzagu euskal lurraldean lagunkoitasuna bultzatzen eta saltokietan tratu ona eta arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa sustatzen. Denbora horretan, ehunka denda atxiki zaizkio lagunkoitasun-sareari, eta sareak eskainitako tailerretan emandako aholkuak praktikan jarri dituzte.

Ikusi 10. urteurreneko bideoa eta 2 merkatariren testigantzak

 EL campaña 10 urte bideoa


Esperientziak partekatuz eta praktikan jarriz

"Establezimendu Lagunkoia" programa praktika onak partekatzeko gune bat da, eta kostu txikiko aholkuak ematen dira bertan, baita doakoak ere, saltokiek beren inguruko adinekoentzako arreta hobetzeko.

Urte hauetan,establezimendu lagunkoien gida erabili dugu (gida deskargatu). Gida horretan, kontuan hartu beharreko jardunbide egokiak jasotzen dira, saltoki batek adinekoei tratu onena eman diezaien.

Ez dezagun ahaztu Euskadin 65 urtetik gorako pertsonen kolektiboa biztanleriaren % 24 dela dagoeneko, eta kopuru hori handitzen ari dela. Kontsumitzaile handiak dira, saltoki txikiak eta hurbilekoak, eta zerbitzu ona leialtasunez eta fideltasunez saritzen dute.

 


Ikastaro iraunkorra eskuragarri "Prestakuntza" plataforman

Urte hauetan, hobekuntzak eta erraztasunak sartu dira interesa duten saltokientzat. Hori dela eta, udalerriei eskaintzen zaien aurrez aurreko tailerraz gain, "Prestakuntza" plataforma ere badugu (plataforman sartzea), eta, bertan, jarraibideak eta lagunkoiak izateko moduari buruzko ezagutza lortu nahi duten saltokiek online egin dezakete.

Prestakuntza


Erakutsi zure lagunkoitasuna

Jarraian aurkezten dizuegun kanpainak 3 helburu argi ditu: lehenengoa, merkataritza ikusaraztea, adinekoen eta, oro har, herritarren ongizatea hobetzen duten komunitate-eragile gisa; bigarrena, Establezimendu Lagunkoia programari atxikitako saltokien rol lagunkoia indartzea; eta, azkenik, herritarrak sentsibilizatzea saltokiek betetzen duten funtzio sozialaz.

Deskargatu erreminta-kit

Kanpainaren parte izan zaitezten nahi dugu; horregatik, hedapen-tresnen kit bat egin dugu, atxikitako establezimenduek erabil ditzazuen. Jarraian, euskarriak aurkituko dituzue:

 EL campaña completa

 

  • Establezimendu lagunkoiaren bideo orokorra: Ikus eta zabal dezazun animatzen zaitugu.
     Bideoa ikusi

 

  • Merkatarien eta adinekoen bideoak: Ezagutu beste denda batzuetako esperientziak eta jarri praktikan.
    Espazio fisikoak
    Tratu ona
    Gertutasuna

  • Edelmiraren ondarea ezagutu, bere bizitza osoan zehar saltzaile izan denak bere esperientzia kontatzen digu.
    Bideoa ikusi

 edelmira legado 2

establezimenduen formazio gidaeu

 

Zenbat irauten du kanpainak eta nola parte har dezakezu?

Gaurtik ekainaren 15era bitartean, kanpaina egiteko baliabideak zabalduko ditugu gure plataformetan (web orria eta sare sozialak).

Zuek erreminten KITa deskarga dezakezue eta aurkeztu dizkizuegun euskarriak zuen profil eta espazio fisikoetan zabaltzen joan zaitezkete.

Era berean, #LagunkoiakGara #SomosAmigables traola erabiltzera animatzen zaituztegu egiten eta etiketatzen gaituzuen argitalpen guztietan.

Euskarriak erabiltzen ari zaretenean, eskertuko genizueke zuen establezimenduetako argazkiak eta bideoak inprimatutako kartelekin honako helbide honetara bidaltzea: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Jarraian, ekainaren 15etik 25era, bidali dizkiguzuen argazkiak eta bideoak argitaratuko ditugu.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter