Gainera, egun berean, Lekeitiar Lagunkoien lorategia inauguratu dute.

lekeitio_1.jpg

72 pertsona biltzea ez da lan erraza, baina Lekeition Lagunkoiako kideek egin dute! Eguraldi txarra egin arren, 2 ordu eta erdiko ibilbidea burutu dute herriko ermita enblematikoenak ezagutzeko: Madalena, Kristoren Atariko umiliategia, Santa Elena, Antiguako Ama Birjina agertu zen lekua, Pietatea, San Joan, San Nikolas, Lezetako Gurutzea, eta Santa Katalina.

lekeitio 2

Lekeitio Lagunkoia eta Denboraren Bankuko arduradunak izan dira jarduera antolatu dutenak. Azken hauek egindako inkestaren arabera, ekimenak oso balorazio ona jaso du.

Amaieran, Lekeitioko Lorategi Lagunkoia inauguratu dute eta Marisol Oliban, Pilar Amollebeitia, Mercedes Díaz eta Itziar Goitia sortzaileei omenaldia egin zaie.

Gainera, plaka estaltzeko erabili den gortina hainbat emakumek josi dute herriko kultur etxean.

lekeitio 4

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter