Euskadi Lagunkoiaren Jardunbide Egokien VII. Jardunaldiari buruzko informazio guztia eskura duzu.

Programa

Urriaren 4an, Bilboko Guggenheim museoko auditorioan, Euskadi Lagunkoiaren 2023ko erronkari "Partaidetza soziala eta herritartasun aktiboa" buruzko jardunaldia egingo da.

Ekitaldia goizeko 9etan hasiko da, Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren eta Juan María Aburto Bilboko alkatearen eskutik.

Hasierako konferentzia

bbpp7 anja machielse 22

Anja Machielse Humanismo eta Erresilientzia Sozialeko katedraduna eta Adinekoen Erresilientziako irakasle titularra izango da Inaugurazio Konferentziaren arduraduna, "Zahartze esanguratsua eta parte-hartzea" izenburupean.

Bere lana gizakien errotze sozialean eta harreman sozialen garrantzian oinarritzen da, bai bizitza pertsonalerako bai komunitaterako oro har.Norbanakoaren autonomiaren eta gizarte-ingurunearen eskakizunaren arteko tentsioak leku zentrala betetzen du.

Bere lanean gai garrantzitsuak dira isolamendu soziala eta bakardadea, erresilientzia soziala, arazo existentzialak eta bizitzaren zentzua. Adinekoei buruzko ikerketan, erresilientzia, parte-hartzea eta gizarte-aitortzaren sustapena azpimarratzen ditu. Gainera, politika eta esku-hartze sozialen eraginkortasuna eta borondatezko konpromisoaren aukerak eta mugak ikertzen ditu.

 

Jardunbide egokiak Europan

Ondoren, 1. mahaiaren txanda izango da "Jardunbide egokiak Europan" gaia landuz. Mintegi artistikoaren (Modestraat - Sweet 70) esperientzia izango dugu. Ekimen honen helburua adinekoek gizartean parte hartzea da, egoitzetan sartu beharrean. "Uste dugu badakigula zer gustatzen zaien helduei, zer egin dezaketen eta zer ez, baina bingo arratsalde bat ez da bakardadearen erremedioa. Adinekoei irteerak eta jarduerak antolatzen utzi behar diegu, komunitate konprometitu eta aktibo baten partaide eginez ".

bbpp 7 modestraat

Bigarren esperientzia baieztatzeke dago oraindik.

Hitzaldien ondoren, hausnarketarako eta eztabaidarako momentua izango da. Txanda 11:30ak arte luzatuko da, eta ordu erdiko etenaldiaren ondoren, 2. Mahaiari emango zaio hasiera, "Estatuko jardunbide egokiak" gai nagusitzat hartuta. Bertan, "Yayas Kusama: Arte Urbano" Rosalina, Carmen, Magdalena, Gloria, Lydia, Jesus eta Líak osatutako margolari talde batek parte hartzen dute. Rosalina, Carmen, Jesús eta Líak Madrilgo adinekoen zentro batean ezagutu zuten elkar, pintura ikasteko. Líak tailerrean gidatu zituen eta Pinta Malasañara aurkeztea proposatu zien, lanerako gogoaikusita.

bbpp7 yayas

 "Can 70: senior etxebizitza kooperatiboa" taldea, 20 adinekok osatzen dute, gehienak emakumeak, 62 eta 73 urte bitartekoak. "2015etik ari gara lanean zahartze duin bat lortzeko, komunitatean, erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatibo batean. ". Bartzelonako Udalak orube bat eman zion 2021ean Sostre Cívic kooperatibari, eta zahartzaroa modu autogestionatu eta solidarioan bizitzeko aukera ematea espero dute. Gainera, badirudi Bartzelonako lehen etxebizitza kooperatibo "seniorra" izango dela, eta lurzoru publikoaren gaineko lehenengoa Katalunian eta estatuan.

bbpp 7 can70

 

2. mahaia amaitu ondoren, hausnarketarako eta eztabaidarako txanda ere egongo da.

Euskadi Lagunkoia 2021 Jardunbide Egokien Saria

Hitzaldien ondoren, saria banatuko da. Aurten, Abadiñoko Udalak sustatutako "Zapatilla Proiektua" ri egokitu zaio, eta Abadiñoko adinekoen elkarteek aisialdi osasungarrirako eskaintza bat diseinatu dute, 7 ibilbiderekin, udalerria oinez zeharkatu eta osasuna hobetzeko.

Ibilbideak informazio-panelen bidez seinaleztatu dira, eta horietan oinarrizko gomendioak eta pasealekuen trazadura jaso dira, luzera, zailtasuna eta inguruko parke bioosasungarriak adierazita. Traña – Matiena, Zelaieta eta Muntsaratz zeharkatzen dituzten ibilbide irisgarriek, gainera, berariazko seinaleak dituzte.

Ekimena, bereziki, beren bizi-kalitatea eta osasuna hobetu nahi duten pertsona sedentarioei eta 65 urtetik gorakoei zuzenduta dago.

 

abadino 2

Jardunaldiaren itxiera

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak emango dio amaiera jardunaldiari.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter