Hiru lurralde historikoetako ehundaka pertsona nagusi Durangon elkartuko dira jai handi batean eta bertan manifestu bat irakurriko dute pertsona nagusien eskubideen alde. Iñigo Urkullu lehendakaria izango da ekitaldiaren buru, eta hainbat abesbatzak eta Toti Martínez de Lezea idazleak hartuko dute parte.

65 urtetik gorako pertsonak gizartearen %25a baino gehiago dira dagoeneko. Euskofederpen Federazioaren eginkizunetako bat Bizitza-luzeraren alde lan egitea da.

Adineko pertsonek gure gizarteko hainbat esparrutan duten garrantzia eta presentzia gero eta nabarmenagoa dela ikusita, Euskofederpenen Zuzendaritza Batzordeak (Agijupens (Gipuzkoa), Nagusiak (Bizkaia) eta Las Cuatro Torres (Araba) elkarteek osatua) errealitatea ikusarazi nahi du, eta, horretarako, kolektiboaren ordezkaritza garrantzitsua bildu nahi du Euskal Autonomia Erkidegoko erdigunean, Durangon, agintarien babesarekin batera.

Horrela, bada, topaketa honekin zera lortu nahi du:

  • Adineko pertsonen errealitatea zabaltzea, gizarte-talde gisa.
  • Adineko pertsonen kolektiboa talde sozial aktiboa dela eta ekimenak dituela erakustea.
  • Adineko pertsonen aniztasuna eta gizarteari egiten dioten ekarpen positiboa ikusaraztea.
  • Parte hartzeko eta aisialdirako espazioak aldarrikatzea kolektiboarentzat.
  • Beste gizarte-talde batzuekin harremanak ezartzea, ahal den neurrian belaunaldien arteko harreman positiboak sustatuz.

Eguneko plana
Durangoko Udalak utzitako Landako Gunean egingo zaie harrera elkarteei eta kolektiboei.

Programa

11:00
Dantzari eta txistulariak
Aurreskua


11:10
Mireia Elkoroiribe, Durangoko Alkatea
Agur instituzionala

11:30
Félix Elkoroiribe, EuskoFederpeneko Presidentea
Sinetsi, hazi eta sortu

11:45
Lurralde historikoetako hiru ordezkari
Bizi-iraupen berria

12:00
Izar Gaztea abesbatza
Musika ekitaldia

12:15
Bizidun eta Izar Gaztea
Manifestuaren irakurketa

12:30
Toti Martínez de Lezea, idazlea
Adineko pertsonak izanik, ametsetan sinestu eta hauek bete

12:50
Iñigo Urkullu, Lehendakaria
Ekitaldiaren itxiera

13:00
Antolaketa
Picnicaren banaketa

13:30
Aperitiboa
Trikitixak girotua



Izena emateko datak
Interesdunek irailaren 4tik 22ra eman ahal izango dute izena beren gizarte-zentroetan, edo lurralde-elkarteekin harremanetan jarri.

 

Kontaktua

Las cuatro torres (Araba) - 945 28 16 97 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Nagusiak (Bizkaia) - 945 28 16 97 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Agijupens (Gipuzkoa) - 943 42 85 75 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

EuskoFederpen - 943 46 46 62 - Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.



 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter