Bihar, 11:00etan, Erandioko Udalak jendaurrean aurkeztuko du Euskadi Lagunkoia sarearekin bat egingo duela.

Programa berriak, "Erandio Lagunkoia" izenekoak, bizimodu independentea, zahartze aktiboa eta autonomia pertsonala sustatuko dituen ingurune lagunkoia sortu nahi du, Erandioko biztanleriaren %23k 65 urte edo gehiago baititu.

Udalak parte hartzera eta aurkezpen publikora joatera gonbidatzen ditu herritarrak.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter