Bizkaiko Lurralde Batzordea gaur burutu da, Bilboko Euskalduna Jauregian, Euskadi Lagunkoia sare lagunkoiari atxikitako 16 udalerriren parte hartzearekin. 

Ondarearen bideoa 

Akreditazioen ondoren, eta topaketari hasiera emateko, Julián Arrate Lekeitio Lagunkoiako kidearen bideoa proiektatu da. Azken honek urteak daramatza bere komunitatearen alde modu altruistan lan egiten. 2023ko "Parte-hartze soziala eta herritartasun aktiboa" erronkaren babespean, bideoak Julianek bere egunerokoan udalerrian egiten dituen ekintza komunitarioak jasotzen ditu.

Bideoa ikusi

BBPP2023 bideoa julian

Bizkaia, aurrera doan lurraldea

Maite Zabalak, Bizkaiko Adinekoen Kontseiluko ordezkariak, lurralde historikoko proiektu lagunkoien egoeraren berri eman du. "Proiektu bizia da, izan ere, bi udalerri berri atxikitzeko prozesuan daude: Erandio eta Etxebarri. " Zabalak, halaber, aktiboagoak izateko eta Kontseiluan parte hartzeko deia egin die bertaratutakoei, 10 urte baino gehiago baitaramatza lanean, eta ezinbestekoa da kide berriak ordezkatzea eta sartzea. "Lurralde mailan hautemandako beharrak garrantzitsuak dira, eta gure ahotsa entzutea nahi badugu, aktiboak eta parte-hartzaileak izan behar dugu. "

CT BIZKAIA 2023 2

Lagunkoitasun-proiekturako dirulaguntza

Ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak informazio zehatza eman du "Bizkaia, adin guztietarako lurraldea" dirulaguntza eskuratzeko. Laguntza hori Lagunkoia sareari atxikitako udalerrientzat da, pertsonal teknikoa kontratatu eta prozesuaren faseak garatu ahal izateko. Horrez gain, Aldundiak herritarren partaidetzako proiektuetarako dirulaguntzak ere baditu.

Laguntza ezagutu

CT BIZKAIA 2023 1

Hitz egin dezagun parte-hartzeaz

Abadiño, Portugalete, Santurtzi, Lekeitio, Bilbo, Basauri, Elorrio, Igorre, Bermeo, Arrigorriaga, Ermua, Muskiz, Barakaldo, Berango, Durango eta Ispasterko talde eragileetako kideak 6 taldetan banatu dira, hizkuntzaka (euskaraz eta gaztelaniaz), joko handia eman duen talde-dinamika egin ahal izateko. Galdetegi baten bidez eta "GIZARTE PARTAIDETZA, EKINTZARAKO GIDA" monografikoaren banaketarekin burutu da ekimena. Bertaratutakoek beren esperientziak, udalerrietako adibide zehatzak, sortzen zaizkien zalantzak eta abar azaldu ahal izan dituzte, eta gainontzekoen erantzuna izan dute, irtenbide bateratuak aurkitzeko eta herritarren lagunkoitasunean eta parte-hartzean aurrera egiteko.

Gainera, dinamikan zehar, "Diagnosia, udalerrietan abian jartzeko gida" ere banatu da.

 

CT BIZKAIA 2023 3

2024ko erronkaren aukeraketa

Kafearen etenaldiaren ondoren, non taldeko argazkia egin den, 2024ko erronkaren bozketa egin da. Erronka hori izango da datorren urteko Euskadi Lagunkoiaren jardunaldirako ibilbide-orria. Bertan, adituen hitzaldiak eta Europako jardunbide egokiak azalduko dira aukeratutako gaiari buruz.

Erronka aukeratzeko, udalerri bakoitzak proiektuak puntuatu ditu. Hiru lurralde-batzordeak amaitutakoan, aukeratutako gaia ezagutuko da.

Proposatutako erronkak:
1. Etxebizitza eta egoitza berrietan aurrera egitea.
2. Bakardade-egoerei heltzea.
3. Osasuna eta jarduera fisikoa eta mentala sustatzea.
4. Espazio publiko inklusiboak diseinatzea.

Hurrengo lurralde-batzordea

Hirugarrena Araban izango da, Lakua-Arriagako Bizan zentroan, Gasteizen, azaroaren 30ean, 10: 00etan.

ARABA

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter