Angel Tona - Lide AmilibiaEusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak eta Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak Matia Institutuak eginiko 55 urtetik gorako Euskadiko herritarren bizitza-baldintzei buruzko azterlanaren ondorio nagusiak aurkeztu zituzten irailaren 8an Bilbon. Atera diren ondorio interesgarrien inguruan, Toña sailburuak gehitu du Euskadi ez dagoela soilik Europako batez bestekoaren gainetik, baizik eta ongizate eta babes sozial maila oso handia duten Alemaniaren, Austriaren eta Frantziaren aurretik ere. Euskadi sailkapenaren zazpigarren lekuan da, aztertu diren EBko 28 herrialdeekin alderatuta.

Informazio gehiago: Irekia

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter