Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Sailburuordeak, bere ikuspuntua eskaintzen digu Euskadi Lagunkoia ekimenean atxiki diren hiru hiriburuei (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) buruz. 

Lide Amilibia entrevista

Zer suposatzen du Euskadi Lagunkoiarentzat 3 hiriburuak (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) ekimenera batu izanak?

Euskadi Lagunkoia proiektuarentzat aurrerapauso itzela da; hiru hiriburuak burubelarri dabiltza lanean lagunkoitasunaren inguruko ekimenak aurrera ateratzen orain dela urte askotatik eta erreferenteak dira nazioartean.

Euskadi Lagunkoiaren aterpean, hiri bakoitzak duen identitatea galdu gabe gure Herrialdeko plataforma amankomun batean parte hartzea lortu dugu, mundu mailan erreferentea dena, eta modu berean, mundu mailan ere lagunkoitasunaren inguruan baturiko Udalerri kantitate altuena duena.

Hiru hiriburuak pertsona helduekiko ekimenak aurrera ateratzen ari dira jada, zer onura aurkitzen dituzte Euskadi Lagunkoiaren barruan egonda?

Euskadirentzat amankomuna den proiektu batean parte hartuko dute Euskadi Lagunkoiatik aurrera ateratzen ditugun ekimenetan parte hartuz, beti ere, Udaletik bultzatzen dituzten ekimenak alde batera utzi gabe. Munduko Lagunsare Lagunkoieko partaide izateaz gain, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzaturikoa, beste sare baten parte ere izango dira, Euskadi Lagunkoiarena, alegia, eta beraientzat benetan interesgarria dela iruditzen zait, beraien agerraldietan, sarritan nazioarte mailan, pertsona helduekiko beraien konpromezua ez dela beraien hirian geratzen, baizik eta, Euskadi mailan pertsona helduak protagonista diren ekimenaren barruan daudela adierazi ahal izango dute.
Elkarlana eta koordinaziorako esparru bat ireki da, beraientzat eta guretzat oso aberasgarria izan daitekeena, ongi bideraturiko praktiketatik eta esperientzitik aurrera joaten laguntzen gaituzten proiektuak sortzen baitira.

Orain, hiru hiriburuen atxikimenduarekin, 28 udalerri dira plataformaren barruan daudenak. Ze mezu bidaliko zenieke oraindik ekimenera gehitu ez direnei?

Euskadi Lagunkoia proiektua kontuan eduki dezaten eskatuko nieke, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailarekin kontaktuan jartzera animatuko nieke, modu horretara, proiektua azaltzera joango ginateke, metodologia, programak, horrelako proiektua batean atxikitzeak pertsona helduengan dituen onurak, azaltzeko. Hau da, herritarrengan kontzientziak esnarazi nahi ditugu, pertsona helduak aktibatuz batez ere, herriak hobetuz bertako biztanle eta bizilagunentzat euskarri bilakatuz.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter