Otsailaren 23an, Lakuan, bilera ospatu da Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak deitua, Euskadi guztiko Eskualde Ofizinetako tekniko arduradunekin batera.

Bertan, Jon Andoni Zarate, Merkataritza Zuzendariak, Emilia Sola, Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak, eta Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Sailburuordeak, "Establezimendu Lagunkoi"en programa aurkeztu dute Euskadi Lagunkoia ekimenaren barruan.

establezimenduei zuzendutako lagunkoitasun gida

Establezimenduei zuzendutako lagunkoitasun gida. Merkataritza eta jatetxea


Honen helburua Merkataritzako Eskualde Ofizinetatik herrietako Mertari Elkarteei eta Euskadiko herri ezberdinetako establezimenduei programa ezagutaraztea da.

Azken finean, establezimendu lagunkoiak, hau da, pertsona helduentzako prestatuak dauden komertzio eta zerbitzu enpresak bultzatzean oinarritzen da. Adibide gisa: pertsona heldu bat eser daitekeen establezimendu bat, edo edozein iragarki edo komunikatu irakurterraza izan dadin tipografia handiagoan idatzi izana.

Kanpaina hezigarria da, inbertsio txikia edo ia batere kosterik edukiko ez lukeena. Beti ere, zerbitzu hauen onuradunak ez lirateke pertsona helduak edo desgaituak bakarrik izango, baizik eta, komertzioa bera ere bai, inbertsioaren itzulera denbora gutxian lortuko duelako, bere negozio funtsa areagotuz.

Sareak egiaztatu egingo ditu lagunkoitasunarekin bat egin eta lokalak egokitzen dituzten enpresak. Hartarako, establezimenduek erakusgai izango duten «lagunkoiak gara» zigilua ez ezik, Toki Lagunkoien Mapa eta Establezimendu Lagunkoien Gida ere sustatuko ditu.

Ekimen berria zabaltzeari ekin diote jada. Aste honetan hiru lurraldeetako eskualdeetako Merkataritza Bulegoetako teknikari arduradunei programa eta gida aurkeztu dizkiete Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Merkataritzako zuzendari Jon Andoni Zaratek, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak eta Gizarte Zerbitzuetako zuzendari Emilio Solak (Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailekoak dira azken biak). Hemendik aurrera, ordezkaritza horiek emango diete programaren zein gidaren berri merkatarien eta/edo establezimenduen toki edo eskualdeko elkarteei. Programan interesa duten pertsonei eskaini beharreko prestakuntza-saioak antolatzen ere lagunduko dute.

Programak erraztasuna eman nahi die lagunkoiago bihurtu nahi duten establezimenduei gidaren eta aipatutako prestakuntzaren bitartez. Bat egin nahi duten establezimenduek, lehenik eta behin, autoebaluazioa egin beharko dute lagunkoitasunaren arloan non hobetu dezaketen jakin eta horren arabera joka dezaten, eta Euskadi Lagunkoia ekimenarekiko konpromisoa sinatu ere egin beharko dute.

Establezimenduen kudeatzaileentzako hainbat aholku eta jarraibide daude ekimenean, merkatariek eta ostalariek beraiek lokalak espazio lagunkoi bihur ditzaten eta, horri esker, bezeroaren arreta hobetu dezaten, baita langileen sentsibilizazio handiagoaren bitartez ere. Pertsona guztiei eta bereziki adineko pertsonei kalitateko zerbitzua emateko jarraibideak eta aholkuak dira, hartarako hainbat esparrutan izan ditzaketen beharrei erantzuna emanda (mugikortasun-galera, ikusmen- zein entzumen-urritasuna edota urritasun kognitiboa).

Uste da 65 eta 74 urte artean dituztenen % 30ek mugikortasun-zailtasuna dutela, eta ehuneko hori % 80ra iristen da 85 urte edo gehiago dituztenetan; 65-74 urteko pertsonen % 20k ikusteko mugaren bat dute, eta % 40k baino gehiagok 85 urtetik gorako pertsonen artean; 65 eta 74 urte artean dauden pertsonen % 30ek entzuteko mugak dituzte, eta proportzioa % 67ra igotzen da 85 urtetik gorakoen artean; dementziari dagokionez, gaur egun 10 pertsonatatik bati eragiten dio 65 urte baino gehiagoko pertsonen artean. 85 urtetik gorakoen artean, berriz, hirutik bati eragiten dio. Hori horrela, gure autonomia-erkidegoan 45.000 lagun egon daitezke egoera horretan.

Gidaren barruan honako aholku eta jarraibide hauek aurkituko ditugu: sarrera lurraren mailan ez badago, arrapala bat egitea; etxez etxeko zerbitzua abian jartzea; ate eta igarotzeko tokietan eremu zabala uztea; argiztapen artifizial egokia edukitzea; musikaren bolumena jaistea; alfonbrak kentzea, edo lurrari itsatsita jartzea; aulki edo banku bat jartzea itxaron bitartean atseden hartzeko; ikusmen ahuldurako betaurrekoak edo lupa bat edukitzea ikusmen-urritasuna dutenek produktuen zehaztapenak, informazioa, menuak eta abarrak irakurri ahal izateko; argi mintzatzea, eta behar adina errepikatzea; eta inprimatutako materiala hobetzeko aholku batzuk, besteak beste.

Berriki eginiko azterketaren arabera, 60 urte eta gehiago dituzten familien batez besteko kontsumoa 96,67 euro da astean, handiagoa 16-44 urteko biztanleena baino, beraz. Halaber, adineko pertsonak bezero leialak izaten dira, eskuratzen dituzten produktuak ongi ezagutzen dituzte, egunero erosten dute eta arreta pertsonalizatua eskatzen dute; horri esker merkatariarekin konfiantzazko harremana sortzen da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter