ermua

Maiatzaren 26an, Antzuola Lagunkoia taldeak Ermua bisitatuko du Ermuamugi proiektua gertutik ezagutu eta zirkuitu osasuntsuez gehiago jakiteko, eta Antzuolan egiten ari diren ibilaldi lagunkoien esperientzia beraiei jakinarazteko. 

 

Ermuako Udaletik dioten bezala:

 

"Ermuan oraintsu prestatu eta oinezkoentzat diren zirkuitu osasungarria hainbat ditugu. Zirkuituen ezaugarriak ondorengoak dira: seguruak dira, argia dutelako eta trafikotik bananduta daudelako; hurbilekoak dira etxebizitza gehienen ondoak baititugu, irisgarriak dira malda handirik ez dutelako, seinaleztatuak daude distantzia eta denbora adierazten baitute eta teknologiaz hornituak daude, Hiribili eskuturrekoarekin konektatzeko eta jardueraren datuak biltzeko balio baitute. Oinez ibiltzea jarduera ludiko, kirolekoa eta soziala da, non nahi izanez gero ez garen inoiz bakarrik aurkituko pertsona ugari baitira pasioan ibiltzen direnak, egunero.

 

Hiru ibilbide ditugu orain artean, luzera ezberdinak dituztenak eta kolorez adierazita daudenak. Guztien abiapuntua herriko plaza da: Zubiaurretik Goitondora artean (4.425 metro), Zubiaurretik Urtiara (1.785 m) eta Zubiaurre kaletik Sallabentera (1.500 metro). Hiribili pultsera izanez gero paseatzera ateratzen garenean gure datuak automatikoki bildu ahal izango dira. Eguneroko datuak (distantzia, denbora, abiadura, kaloria kopurua, eta abar... ) bildu egiten baititu fitxa pertsonal batean, zeina gerora Internet bidez kontsultatu ahal izango dugun. Eskuturrekoa kiroldegian jaso dezakegu, Jarduera Fisikoan Orientatzeko puntuan."

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter