Europako Batzordeak Euskadiri Reference Site guneen kalifikazio maximoa –lau izar– eman dio, berrikuntzan oinarritutako zahartze aktiboari eta osasungarriari osotasunean ekiten lan eredugarria burutu duelako. Euskadi Lagunkoia Euskadik aurkeztu dituen 3 proiektuen barruan sartzen da puntuaziorik altuena lortu duelarik, 4 izar. 

Programaren aurrerapausoa ebaluatzeko eta babesteko Europako Batzordeak burutu duen European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing programa europarraren Reference Site guneak berriro egiaztatu ondoren eman zaio kalifikazio hori.

Europako Batzordeak adierazi du, Euskadiren Reference Site guneek honakoa erakutsi dutela: ““Helize Laukoitzeko” eredu batean oinarrituta berrikuntzan aurrera egiteko estrategia integralak badaudela. Halaber, eredu horren barruan sartuta daudela industriako eta gizarte zibileko agenteak, agente akademikoak, eta eskualdeko zein tokiko gobernu-agintariak". Era berean gaineratu du Reference Site guneko estatusa honako hauei ematen zaiela: “European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing (EIP on AHA) izenekoaren eta, bereziki, European Scaling Up Strategy for Innovation in Active and Healthy Ageing delakoaren helburu estrategikoekin bat etorri diren praktika berritzaileak garatzen, erabiltzen eta eskala-faktoreen kasuan bikaintasuna erakutsi dutenei.”

European Innovation Partnership on Active and Healthy Ageing, EIP-AHA, ekimen pilotu bat da, eta helburu hauek ditu: 2020. urterako bizi-itxaropen osasungarria bi urtetan luzatzea eta Europaren lehiakortasuna hobetzea. 2013ko lehen edizioan, Euskadiri hiru izar eman zizkion Reference Site edo Erreferentzia Gune gisa. Edizio horretan emandako puntuazio maximoa lortu zuen. Erreferentzia Guneak zahartze aktiboari eta osasungarriari ekiteko jardunbide egokiak erabiltzeagatik nabarmendutako eskualdeak edo hiriak dira.

Aurten, 2016an, Euskadik puntuazio maximoa –lau izar– lortu ditu. Horrek saria bikoitza izan dela adierazten du

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter