azkoitia 25012017

Azkotiako udala, herriko eragile ezberdinekin batera, Azkoitia Lagunkoia proiektua martxan jartzeko lehen urratsak ematen ari dira. Bilera urtarrilaren 25ean eraman zen aurrera Azkoitiako Elkargunean. Udalak esan duenaren arabera "bide onetik" doa egitasmoa. 

Azkoitia Lagunkoiaren helburu nagusia adineko pertsonentzat “herri lagunkoia” eratzea da, “zahartze aktiboa” sustatuz. Helburu hau lortzeko, pertsona aktiboekin talde bat sortzea ezinbestekoa da.

Egitasmoa Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailak sustatzen du, eta Azkoitian bezala, beste hainbat herritan ari dira garatzen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to Twitter