-
05 Urria 2023

Euskadi Lagunkoiaren VII. Jardunaldiak nazioarteko hizlariak eta Euskadiko Lagunkoiaren 2023ko Erronka (Partaidetza soziala eta herritartasun aktiboa) izan ditu ardatz.
-
03 Urria 2023

Lagunkoitasunari buruzko eurospako jadunbide egokien VII. Jardunaldia bihar ospatuko dugu, urriak 4, goizeko 9:00etatik 13:30etara, Bilboko Guggenheim museoan.
-
02 Urria 2023

Nienke Algra Modestraateko sormen-profesionalak Lagunkoiako Praktika Egokien VII. Jardunaldian parte hartuko du. Jardunaldia asteazken honetan, urriaren 4an, izango da, Bilboko Guggenheim museoan.
-
25 Iraila 2023

Azaroan zehar Euskadi Lagunkoiako lurralde batzordeak ospatuko ditugu hiru lurralde historikoetan.
-
21 Iraila 2023

Datorren urriaren 4an Can 70 etxebizitza kooperatibo seniorreko kideen partaidetza izango dugu. Adinekoentzako etxebizitza kooperatiboaren eredu bat da, eta bizikidetza-unitate bakoitzerako espazio pribatuak eta espazio partekatuak barne hartzen ditu. Zainketak eta bizikidetza erdigunean jartzen dituen zahartzaro aktiboa planteatzen duten emakumeen eta gizonen kezkatik sortzen da.
-
19 Iraila 2023

Yayas Kusama Rosalina, Carmen, Magdalena, Gloria, Lydia, Jesus eta Liak osatutako margolari taldea da. Madrilgo adinekoen zentro batean ezagutu zuten elkar, pintura ikastera joaten diren lekuan, Líaren eskutik. Hark tailerrean gidatzen ditu eta Pinta Malasañara aurkeztea proposatu zien. Elkarrizketa honetan, Liak sakonago azaltzen dizkigu proiektua eta taldearen ezaugarriak.
-
04 Iraila 2023

Hiru lurralde historikoetako ehundaka pertsona nagusi Durangon elkartuko dira jai handi batean eta bertan manifestu bat irakurriko dute pertsona nagusien eskubideen alde. Iñigo Urkullu lehendakaria izango da ekitaldiaren buru, eta hainbat abesbatzak eta Toti Martínez de Lezea idazleak hartuko dute parte.
-
01 Iraila 2023

Asteazkenean, abuztuak 30, Cristina Laborda Ongizate Saileko ordezkariak "Irun Lagunkoia" programaren nobedadeen berri eman du.
-
22 Abuztua 2023

Anja Machielse Humanismo eta Erresilientzia Sozialeko katedraduna da, eta Amsterdamgo Unibertsitate Humanistikoko Adinekoen Erresilientziako irakasle titularra. Datorren urriaren 4an, Euskadi Lagunkoiaren Jardunbide Egokien VII. Jardunaldiko hasierako konferentzia eskainiko du. Elkarrizketa honetan bere ikerketaren gakoak ematen dizkigu.
-
02 Abuztua 2023

Euskadi Lagunkoiaren Jardunbide Egokien VII. Jardunaldiari buruzko informazio guztia eskura duzu.
-
24 Uztaila 2023

Julian Arrate Agirre Lekeitio Lagunkoiako partaidea da. 2018an sarera atxiki zirenetik orain arte burutu duten ibilbidea azaldu digu elkarrizketa honetan. Behin diagnosia eta Ekintza Plana burutu ostean, herriarentzako onuragarriak diren ekimen ugari eraman dituzte aurrera. Besteak beste, tabernariekin akordio batera iritsi dira pertsona nagusiek komunak erabil ditzaten. Auzolan modura ere herriko bankuak eta beste hainbat altzari mantentzen dituzte, ibilbide lagunkoiak prestatu...
-
19 Uztaila 2023

Farmazia Lagunkoia Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazialarien Kontseiluarekin lankidetzan sortutako ekimena da, eta bere helburua farmaziak lagunkoitasun-mugimenduan sartzea da, ingurune komunitarioko eragile aktibo gisa.