•  Zahar eta Gazte elkartea sortu da, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako irakasle erretiratuen elkartea
  • Elkarteko kideen eskarmentua oinarri hartuta, Lanbide Heziketako ikastetxe, irakasle eta ikasle ekintzaileekin lanean aritzea dute helburu

Gertutik ezagutu eta bizi izan dute Euskadiko Lanbide Heziketak azken hamarkadetan izan duen aldaketa. Maiz, eraldaketa hori bizkortzen lagundu duten eragile aktiboak izan dira eurak. Lanbide Heziketan bete dituzten irakasle edo zuzendari zereginetatik dagoeneko erretiroa hartuta egonik ere, jakitun dira urteetan hartu duten esperientzia eta ezagutza guztia beharrezko direla oraindik ere ikastetxe horietan, eta emateko asko daukatela. Horregatik, euskal Lanbide Heziketako erretiratu talde batek Zahar eta Gazte elkartea sortu du, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoetako irakasle erretiratuen elkartea. Erretiroa hartu ondoren ere Lanbide Heziketako ikastetxeekin nahiz bertako irakasleekin elkarlanean jarraitzea dute helburu, bai eta euren enpresa sortzeko pausoak ematen ari diren ikasle ekintzaileei laguntzea ere. Erreminta ondo egokia dute horretarako: urteetako esperientzia.

zahar eta gazte

2015. urtean Azpeitiako Antxieta Arkeologi Taldeak 50 urte bete ditu. Bere lanaren testigantza uzteko, Azpeitiako Udalak "Antxieta Arkeologi Taldea, 50 urte lanean gozatuz" liburua argitaratu du. 

Pasarterik esanguratsuenetarikoa Ekaingo aurkikuntza da, 1969ko uztailaren 1ean izan zena eta Euskal Herriko gertaera arkeologiko eta kulturalik garrantzitsuenetarikoa izan dena. Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal izan ziren Ekain aurkitu zutenak. 

Lehenengoa 1983an hil zen eta Rafael Rezabal, 84 urterekin, oraindik jardunean jarraitzen du. 

Hunkigarria da benetan Ekaingo aurkikuntzari buruzko bere testigantza. 

ekainrafa

Euskadi Lagunkoia (Enplegu eta Gizarte Politika) Mugiment Planarekin lanean dabil (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila) Euskadin jarduera fisikoa sustatze aldera.

1 de octubre
Adinekoen Egun Internazioanalaren 25. urteurrena
ospatzen dugu gaur‬. Aurtengo Nazio Batuen leloak inoiz baino gehiago konprometitzen gaitu: "Adinekoen jasangarritasuna eta barnerapena hiri-ingurunean".

Los días 29 y 30 de septiembre de 2015 se celebrará en Vitoria-Gasteiz el I Congreso Estatal de Servicios Sociales. En él se expondrán y analizarán políticas públicas en materia de servicios sociales, así como sus perspectivas de futuro, tanto a nivel internacional, como estatal, autonómico y local.

 

congreso servicios sociales

Gaur, irailak 24, osteguna, Euskadi Lagunkoia aurkeztuko da Eskoriatzan. VIII. Mugikortasun astean antolatzen den Udalerri aktiboen II. Jardunaldiaren barruan sartzen da. 

Programa deskargatu

 

Urte asko bizitzea gizarte batek duen arrakastaren adierazgarria da

que garantiza el acceso universal a los servicios de salud, a la educación, a la atención a las situaciones de discapacidad y dependencia. Mantener el nivel de bienestar que hemos alcanzado, supone un reto que debemos afrontar, con una población envejecida ( una de cada tres personas superará los 65 años al terminar la próxima década).

dementzia eus
Dementziarekin Lagunkoia den Komunitatea ekimena Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadi Lagunkoia proiektuaren esparruan kokatzen da. Matia Institutuak abiarazi du, Alzheimerraren Euskadiko Federazioarekin lankidetzan (AFA Araba, AFA Bizkaia, AFAGI).

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak datorren bosturtekorako Zahartze Aktiboaren Estrategia aurkeztu du. 2015-2020rako Estrategiak zahartze aktibo, positibo eta osasuntsua lortzea du helburutzat, pertsona horiek herrialde, lurralde, hiri edo herriaren garapenean integratua egon daitezen, alegia.

  • Estrategia hiru arlotan banatuta dago, bakoitzak bere helburu orokorrarekin, eta helburu operatiboez eta hainbat ekintzaz baliatzen dira horiek betetzeko
  • Estatistiken arabera, 2029an Euskadin 596.000 lagunek baino gehiagok 65 urtetik gora izango dituzte; biztanleen % 29 izango dira

blanca-buztinlaria
Blanca Gómezak
62 urte ditu eta bizitza erdia baino gehiago buztingintzan pasa du. Bideoan ondare immaterial hori Euskadiko belaunaldi berriei transmititzeko garrantziaz hitz egiten digu.

"Gure ondarearen testigantza jaso nahiko duten gazte horiek aurkituko ditugu". "Nire eskuetan hori baino zerbait garrantzitsuagoa dago, ondareari dagokionez, askoz ere garrantzitsuagoa da jakitea, gauza bera baino".

 

Datorren irailaren 24an Eskoriatzako VIII. Mugikortasun astean antolatzen den Udalerri aktiboen II. Jardunaldian egongo gara.

Bertara gerturatzeko deitu 943 201074 telefono zenbakira, edo bidali zuen datuak hurrengo helbidera: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Programa deskargatu

Bideoa ikusi

{youtube}bUphyAwVMuM{/youtube}