Otsailean ekimenera gehitu ziren 3 hiriburuak kontuan hartuta, 29 herri dira Euskadi lagunkoiaren sarean daudenak: Antzuola, Añana, Armiñon, Beasain, Berantevilla, Bilbo, Donostia, Dulantzi, Eibar, Erriberagoitia, Eskoriatza, Gasteiz, Gaubea, Hondarribia, Idiazabal, Iruña Oka, Irura, Kanpetzu, Kuartango, Lantaron, Legazpi, Ordizia, Orio, Urnieta, Urretxu, Zambrana, Zarautz, Zestoa eta Zumarraga.

Sare honen helburua lagunkoitasuna eta partaidetza sustatzea eta ongizatera bultzaturiko gizarte bat bultzatzea dira. Sare honen barruan egotearen onurak honakoak dira: 

  • Formazioko doako jardunaldiak;
  • Esperientzi eta praktika onen hartu-emana;
  • Gida, tresna eta materialen erabilera;
  • Herri bakoitzak egiten duenaren barreiatzea;
  • Web plataformaren erabilera eta programen sustapena, 2.0 parte-hartzearen bidean;
  • Prozesu guztian zehar laguntza teknikoa

Udalerri lagunkoiak  

MAPA MUNICIPIOS

Maiatzeko lehen astean, astelehena 2 eta larunbata 7 bitartean, Adineko Pertsona Aktiboen III. Astea ospatu zen. Honen barruan "Jarduera Fisikoa eta Adineko Pertsonak" jardunaldia egin zen, horren bidez, zera erakutsi nahi da: jarduera fisikoak adineko pertsonengan duen garrantzia, zahartze aktiboa sustatzeko estrategia publikoak eta erakunde publiko zein pribatuek kirolaren nahiz gerontologiaren alorrean egiten dituzten ekimenak eta esperientziak, bertaratuko diren pertsonei eta erakundeei laguntzeko eta ideia berriak eskaintzeko, adineko pertsonen jarduera fisikoa sustatzeko politikak eta ekimenak ezar ditzaten beren jarduera-eremuan edo -esparruan. 

"Jarduera fisikoa adineko pertsonengan. Arrazoiak, ezaugarriak eta estrategiak" Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategia eta Euskadi Lagunkoia aurkeztuko zuen Emilio Solak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak.

SESTAO EUS

 SESTAO2 EUS

Egunetik egunera handituz doa Euskadi Lagunkoiak establezimenduen inguruan zabaltzen dituen praktika onak ezagutzeko nahia.

Atzo, apirilak 26, Errenteria, Irun eta Pasaiako 9 saltokik parte hartu zuten Establezimendu Lagunkoiei buruz eskaini zen ikastaroan. Ikastaroa merkataritzako dinamizazio ofizinarekin elkarlanean egin zen Errenterian. 

Formazioa Merkatuzar eraikuntzan egin zen 14:30etan. Pertsona helduentzako egokitzapenak zeintzuk diren jakin eta interesa duten establezimenduek parte hartu zuten bertan. 

Zarautzek bere hirugarren batzarra burutu du herriko pertsona helduen mahaian. 

Ugariak dira Udaletxeko eta Zarautzeko pertsona helduen Elkarteak azaldu dituzten kezkak. Hirugarren bilera honetan etxebizitza, kanpoko gune  eta garraioari buruz hitz egin dute.

Hurrengo bilera maiatzaren 18an izango da. 

Interesa duen pertsona orok egun horretan bertan Udaletxera joan dezake eta ikuspuntu ezberdinen mahaian parte hartu eta parte-hartze prozesuen esperientziaz eta gizarteaz iritzia eman. 

 

miren elkarrizketa

idiazabal n1 bilera
plazara portada n1Atzo, apirilak 14, arratsaldeko 6etan, Idiazabalgo Udaletxeko Areto Nagusian N1 proiektuaren aurkezpena egin zen. Gazte eta helduak bertaratu ziren ekimenaren berri edukitzeko eta proiektuan parte-hartzeko. 

Hasteko Euskadi Lagunkoiaren berri eman zitzaien eta ondoren N1ari buruz egin nahi den ekimena azaldu. Azalpenaren ostean, gutxi batzuk hasi ziren gogoratzen zutenari buruz hizketan, baina giroan sartu ahala, bertaratu ziren guztiak hasi ziren N1a herrigunetik pasatzen zeneko istorio eta anekdotak kontatzen. 

Ekimen honekin Idiazabalen errepideak zuen garrantzia hurrengo belaunaldiek ezagutzea da. Herriguneak bizi izan zuen egoera, batzuetan ona, beste batzuetan ez hainbeste, eta herrian sortu zuen inpaktua. 

Garrantzitsua da Zubilan ekimen honen bitartez herri batean bizi izandako egoerak ahaztuak ez geratzea.

Hurrengo bilera Pilarreneako Jubilatuen Elkartean egitea adostu da, oraindik data zehatzik ez badago ere. 


 

 

 

BancoTiempoOrdizia izan da "Denboraren bankua" martxan jarri duen lehen herria.

Deskribapena: Denboraren Bankua jarduerak denboraren truke aldatzeko sistema bat da. Denboraren Bankuek gizarte kohesioa, konfiantza, adiskidetasuna, elkartasuna eta bazkide diren pertsonen arteko tratu ona sustatzen dute. Gizartera iritsi berri direnen inklusiorako tresna dira, belaunaldien arteko trukea indartzen dute eta bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzen laguntzen dute, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun baldintzetan.

Helburuak:

  • Elkarrenganako laguntza sustatzea.
  • Genero berdintasuna sustatzea.
  • Bazkideen autoestimua hobetzea.
  • Isolamendua eta bakardade sentimenduak saihestea.
  • Kideek beren buruak errealizatzeko beharrei erantzuten laguntzea.
  • Pertsona bakoitzari bere gaitasunak, baliabideak eta trebetasunak aitortzea.
  • Familia eta gizarte harremanak sustatzea.
  • Komunikazioa hobetzea, gizarte mailan eta belaunaldien artean.
  • Elkartearen zerbitzu soziokulturalen eskaintza zabaltzea eta finkatzea.
  • Adineko kideen zahartze subjektiboa atzeratzea eta prozesu horretan laguntzea, erabilgarriagoak sentitzen baitira eta beren gaitasunak aitortzen baitzaizkie.

Hartzaileak: adineko biztanleak, langabezian daudenak, bakarrik bizi direnak eta herritarrak oro har.

Parte hartzen duten eragileak: udala, elkarteak, auzokoen komunitateak.

IFAk (International Federation of Ageing) "Establezimenduei zuzendutako lagunkoitasun gida. Merkataritza eta jatetxeak" ezagutzera eman du.

IFA Erakundeak mundu mailan dauden zahartzaroari buruzko berriak biltzen ditu, eta martxoko newsletterrean Euskadi Lagunkoiako gida gehitu du. 

Urtarrileko boletinean "Udalerrietan erabiltzeko eta zabaltzeko gida praktikoa" ingelesezko bertsioan zabaldu zuen, eta orain komertzio eta jatetxeei zuzendurikoa ezagutzera eman du. 

Lerro hauen bitartez, Euskadi Lagunkoiak eta berau osatzen duen talde guztiak IFAren keinua eskertu nahi du. 

 

IFA marzo cabecera

IFA marzo euskadi lagunkoia establecimientos

2015 urte bukaeran Beasain Euskadi Lagunkoia Programara atxiki zen. Bere helburua Beasain lagunkoi bat eraikitzea da, pertsona helduekin arduratuz. Pertsona helduentzako egokia den herri batean pentsatu eta bertan zahartzea ahalbidetuko dien erraztasunak eman nahi dituzte. 

Diagnosi fasea 8 arlotan sailkatzen da eta Beasain lehenengoarekin hasi da Nagusilan, Asmube, Gurutze Gorria, Gueske eta Jubilatuen Egoitzarekin batera. Modu honetara beraien lagunkoitasun prozesua aurrera eraman ahal izango dute herriak dituen beharretara egokituz. 

beasain diagnostico

Zumarraga lagunkoitasun planaren definizioaren azken txanpan aurkitzen da eta aurki herritarrei aurkeztuko zaie. 

Bitartean, herriko eragile ezberdinekin lanean jarraitzen du ekimen berriak herrian bultzatzeko asmoz. 

zumarraga plan de amigabilidad

Jarduera fisikoa egitea da faktorerik erabakigarrienetakoa goreneko gaitasun fisiko eta funtzionala edukitzeko, modu positiboan eragiten baitu osasunean; baita ibiltzeko zailtasunak dituzten pertsonetan ere.

ejercicios para personas don dificultades de movilidad


Eskuliburua

 

Otsailaren 23an, Lakuan, bilera ospatu da Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak deitua, Euskadi guztiko Eskualde Ofizinetako tekniko arduradunekin batera.

Bertan, Jon Andoni Zarate, Merkataritza Zuzendariak, Emilia Sola, Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak, eta Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Sailburuordeak, "Establezimendu Lagunkoi"en programa aurkeztu dute Euskadi Lagunkoia ekimenaren barruan.

establezimenduei zuzendutako lagunkoitasun gida

Establezimenduei zuzendutako lagunkoitasun gida. Merkataritza eta jatetxea

Lide Amilibia, Gizarte Politiketako Sailburuordeak, bere ikuspuntua eskaintzen digu Euskadi Lagunkoia ekimenean atxiki diren hiru hiriburuei (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) buruz. 

Lide Amilibia entrevista