Adineko Pertsonen testuinguruaren baitan, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik proiektuaren sustatzaile den Eusko Jaurlaritzaren izenean,Jon Darpón Osasun Sailburuak eta Juan Mari Aburtu Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak, adierazpen instituzional bat argitaratu dute Euskadi Lagunkoiaren blog ofizialean. Eusko Jaurlaritzak bat egiten du horrela zahartzaro aktiboaren aldeko nazioarteko egun honekin. Gogora dezagun Euskadi Lagunkoia Sustraietatik nazioarteko hiri eta komunitate lagunkoien sarean sartuta dagoela.

GEOFF GREEN, OME-ko Hiri eta Komunitate Lagunkoien Munduko Sarearen Kontseiluko Presidentea

Zer iritzi diozu Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoaz?

OME-k zoriondu nahi du Euskal Gobernua ekimen hau martxan jarri izanagatik. Munduko beste hainbat herri eta hirirekin batera, orain Euskadi adineko pertsonekin lagunkoiak diren komunitateen parte da abian jarri due proiektuari esker.

Donostiako Aquariumeko auditorioa txikia geratu zen Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenaren aurkezpenak bildu zuen jende kopurua tarteko. 170 bat pertsona agertu ziren ekitaldira, horien artean, erakunde desberdinetako ordezkariak, gizarte eragileak eta Euskadiko puntu ezberdinetatik etorritako norbanakoak. Halaber, nabarmendu behar da hedabide zerrenda luze baten presentzia, ia 20 bat komunikabidek kubritu baitzuen aurkezpen saioa. Horiei esker Euskadi Lagunkoia Sustraietatik proiektuaren gizarteratzea bikaina izan da. Azpimarratu nahi dugu hedabideekin hartu-emana etengabekoa izango dela, xedea baita euskal gizarteari egitasmoren bueltan ematen diren nobedade eta berriak une oro helaraztea.

Oriok hartuko du Kilometroak-en datorren edizioa. Gipuzkoako ikastolen festa kostaldeko herri horretan ospatuko da datorren urrian. Aurtengo edizioak, gure ikastoletan euskara sustatzen jarraitu ez ezik, kutsu gizatiarra izango du.

Kartelak itsasten ari gara Ordizian. Zure auzoan, dendetan, kiroldegian, etab. aurkituko dituzu.

Ataria Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenaren plataforma operatiboa da, informazio gune eta komunikazio interaktiborako gune izateko sortua.

Kartelak itsasten ari gara Orion. Zure auzoan, dendetan, kiroldegian, etab. aurkituko dituzu.

Joan den astelehenean, maiatzak 12, Kilometroak Lagunkoia ekimena aurkeztu zen, ERRIA TXIKOTA! astearen baitan. 2014ko Kilometroak Orion ospatuko da datorren urrian.

Kartelak itsasten ari gara Zumarragan. Zure auzoan, dendetan, kiroldegian, etab. aurkituko dituzu.

Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenak lagunkoia izatea hartzen du premisatzat. Baina, ¿zer da lagunkoia izatea? Hori azaltzeko bideo bat taxutu dugu, kotzeptua ongi definitzeko, adibide praktiko eta pedagogikoen bitartez.

Orioko Goiko Kaleko festetan egongo gara!

Urriaren 16an, Orioko jubilatuen egoitzan izan ginen, une eder bat igarotzen eta lagunkoitasunari buruzko galde sortak biltzen.

Gustura bizi al zara Ordizian? Zer iritzi duzu parkeez, plazaz, garraioaz edo etxebizitzez?

Zer proposatuko zenuke inguru lagunkoiagoa eraikitzeko?