-
01 Iraila 2020

Euskadi Lagunkoiara atxikita dauden zenbait herrietan, Matiazaleak bultzaturiko "Nire lagun bakardadearentzat postalak" ekimenean parte hartu dute. Eskoriatza, Irura, Azkoitia, Bergara, Elgoibar, Beasain, Irun eta Ordizian buzoiak ipini ziren bakardadearen inguruko hausnarketa edo iritziak biltzen zituzten gutunak jasotzeko.
-
24 Abuztua 2020

Amurrioko Udalaren laguntza psikologiko eta pedagogikorako zerbitzuak ongizate emozionalaren autozainketarako estrategia batzuk prestatu ditu. Ander Iturbe udaleko gizarte langileak ekimenaren gakoak eman dizkigu.
-
21 Abuztua 2020

Joan den uztailaren 24an, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak Matia Fundazioarekin batera bultzatutako "2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Saria" ekimen lagunkoi berriak aurkezteko deialdia burutu zen.
-
28 Uztaila 2020

Durangon janari orekatuak eta adinekoen eta/edo mendeko pertsonen nutrizio-beharretara egokituak banatzen dituzte etxeetara. Argiñe Larreategi, adineko pertsonen arloko teknikariak. ekimenaren gakoak eskaintzen dizkigu elkarrikzeta honetan.
-
28 Uztaila 2020

Irungo Udalak, Itziar Sistiaga idazlearekin elkarlanean, "Garai zailetan, entretenimendua erabiliz, hitz atseginak edo istorio baten bitartez besarkada bat behar duen ororentzat" eskutitzak jarri ditu irundarren esku. Natalia Perez, Irungo Udaleko adinekoen teknikariak, eraman du ekimena aurrera.
-
24 Uztaila 2020

2020ko Lagunkoitasuneko Jardunbide Egokien Sariaren bidez, jendaurrean aintzatetsiko dira lagunkoitasunaren arloan berrikuntzagatik eta eraginkortasunagatik zahartzen diren pertsonentzako ingurune bideratzaileak sortzen nabarmentzen diren jardunbideak garatzen dituzten erakunde publiko eta pribatuak.
-
16 Uztaila 2020

Eskoriatzako Udalak kanal berri jarri du Youtuben martxan hainbat gaitako bideoekin, konfinamendu aldian aisialdirako aukera bat emateko.
-
02 Uztaila 2020

Lagunsarea plataforma abian jarri da COVID-19ren krisialdian, Euskadi Lagunkoia Sarean parte hartzen duten pertsona eta udalerriei online tresna honen bidez lanean jarraitzeko eta komunikatzeko aukera emateko.
-
01 Uztaila 2020

COVID-19ren krisiak aldaketa handia ekarri dio gizarte osoari. Maite, Gasteizko Udaleko adinekoen zerbitzuko zentro eta programa komunitarioen arduraduna zaren aldetik, nola egin diozue aurre egoera horri?
Hasieran dena kaosa izan zen. Adinekoen zerbitzuak eta zentro soziokulturalak itxi egin ziren. Horrek asko eragin zien erabiltzaileei, adinekoen zentro soziokulturalen sareko profesionalei, familia zaintzaileei laguntzeko programari eta zentro eta programa komunitarioetako taldeko langileei.
-
30 Ekaina 2020

Ekainaren 22tik 26ra bitarteko astean, Euskadiko farmaziek Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak eta Euskadiko Farmazialarien Elkargoak sustatutako kanpainan parte hartu dute, eta beren lokaletan egindako jardunbide lagunkoien argazkiak eta bideoak bidali dituzte.
-
22 Ekaina 2020

Kanpainaren helburua farmaziak zahartzen ari den gizartean eragile komunitario gisa ikusaraztea eta balioa ematea da jardunbide egoki lagunkoiak partekatuz. Farmazia Lagunkoien Astea ekainaren 22tik 26ra bitartean izango da.
-
17 Ekaina 2020

Zer da Euskadi lagunkoiaren COVID-19 atala?
Euskadin COVID-19 krisiaren ondorioz lagunkoitasunari lotutako albisteak, elkarrizketak, ekimenak eta baliabideak biltzen dituen atala da.