Angel Tona - Lide AmilibiaEusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Angel Toñak eta Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibiak Matia Institutuak eginiko 55 urtetik gorako Euskadiko herritarren bizitza-baldintzei buruzko azterlanaren ondorio nagusiak aurkeztu zituzten irailaren 8an Bilbon. Atera diren ondorio interesgarrien inguruan, Toña sailburuak gehitu du Euskadi ez dagoela soilik Europako batez bestekoaren gainetik, baizik eta ongizate eta babes sozial maila oso handia duten Alemaniaren, Austriaren eta Frantziaren aurretik ere. Euskadi sailkapenaren zazpigarren lekuan da, aztertu diren EBko 28 herrialdeekin alderatuta.

Informazio gehiago: Irekia

Estatu mailako EntreMayores aldizkariak Euskadi Lagunkoia 'Sustraietatik' egitasmoari buruzko erreportajea argitaratu du 2015eko uztaileko alean. Bertan, proiektuaren ekimen garratzitsuenetariko bat uztartzen da: Ondarea, belaunaldi berriei transmisio modura baliagarri zaien ondare ez materiala indarrean jartzeko ekimena. Irakurri erreportajea hemen!

Espainiako Geriatria eta Gerontologia Sozitateko 57. Kongresua ekainaren 3tik 5era egingo da Donostian, non geriatrian eta gerontologian adituak diren profesionalak elkartuko diren. "Zubiak eraikitzen" lemapean, ekitaldiak sektoreko adituen arteko elkarrizketa ahalbidetuko du, saiakerak, sinergiak eta noski, ezagutzak uztartuz.

Euskadi Lagunkoiak aktiboko parte hartuko du kongresuak. ¿Noiz eta nola jakin nahi? Egin klik hemen!

Informazio gehiagorako: http://www.geriatria2015.com/

Lerri hauen bitartez, apirilaren 24rako BEC-en antolatu den jardunaldira gonbidatu nahi zaitu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak. .Jardunaldia 9:00tatik 14:00ak gauzatuko da. Gizarte Zerbitzuetako zuzendaritzatik Zahartze Aktibo batetarako Euskal Estrategia idazteari ekin diogu. Dagoeneko zirriborro bat egin dugu egungo egoera aztertuz burutu den diagnostikoan oinarrituz. Diagnostiko honek hiru hanka ditu: 55 urtetik gorako euskal hiritarrei duten bizitza egoerari buruzko inkesta, gaiaren inguruko bibliografiaren azterketa eta gaian adituak diren eta ezagutza arlo honetan iritzi sortzaile diren 25 pertsonei burututako elkarrizketa sakonak osatzen dute diagnostikoa.

Zahartzaroaren Nazioarteko Federazioak  (International Federation on Ageing, IFA) gidaliburu bat plazaratu berri du, munduko hiriak eta komunitateak adineko pertsonekin lagunkoiak nola izan daitezkeen azaltzen duena. 

Euskal Herriko Unibertsitateak Zahartzaro aktiboari buruzko jardunaldi bat antolatu du datorren martxoaren 25erako, Bilboko Enpresaritza Eskolan.

 Jardunaldiaren helburua da Euskal Autonomi Erkidegoan dauden zahartze aktiboko programak ezagutaraztea unibertsitateko ikasleei eta gizarteari
orohar. Osasunaren sustapena eta gaixotasunaren prebentzioa, baita zahartze osasuntsua sustatzen duten eta era berean, aurkikuntza oinarrizkoenak
erabilpen kliniko bihurtuz, terapia eta metodo berriak garatuz eta balioztatuz lan egiten duten interbentzio programak ezagutarazi nahi dira.

Euskadi Lagunkoia Euskadiko herri desberdinak bisitatzn ari da, lagunkoitasunaren mugimendura atxikitu daitezen. Zure udalerria interesatua balego, jarri gurekin harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  e-posta bitartez.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da, Deustuko Unibertsitatearen eskutik. Etika Zibikoa eta Lanbidekoa eta Enpresaren Etika irakasgaiak ematen ditu Deustuko Unibertsitatean.

Orain arte, hamabost Udalek egin dute bat Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenarekin. Bederatzi udalerri Arabako Añana eta Dulantzi Kuadrillakoak dira eta bost Gipuzkoakoak: Ordizia, Idiazabal, Zumarraga, Hondarribia eta Orio. Herri hauek "esperientzia pilotua" delakoa osatzen dute.

Datorren hilaren 28an Gipuzkoako Udalekin topaketa egingo da Donostian, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoa aurkezteko. Berbera egingo da hilaren 27an Amurrion, Arabako Udalei zuzenduta. Bi saio horietan Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egitasmoaren arduradunak egongo dira, baita Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako ordezkaritza bat ere. Bi topaketetan proiektuaren gidaliburu operatiboa aurkeztuko da, non Udalek egitasmoa euren udalerrietan finkatzeko eman beharreko urratsak zehazten diren.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailak eta Osasun sailak elkarlanean 'Zahartzaro aktiboa eta osasungarria izateko gida' argitaratu du. Euskadi Lagunkoia Sustraietatik egtasmoaren funtsezko euskarri izango da gida hori.

Irakurtzeko eta gida une oro eskuragarri izateko, klikatu hemen.

Zientzien, Arteen eta Letren Euskal Akademiak, Jakiundek, "Zahartzaro Osasuntsua" izeneko jardunaldia antolatu zuen joan den ostiralean, urriaren 24ean, Donostiako Basque Culinary Center-en.