Aretxabaleta Lagunkoian ez dira gelditzen. Udalerriak eta auzotar guztien ongizatea hobetzeko lanean jarraitzen dute.

Euskadi Lagunkoiak bat egin du Nazio Batuek "Ageism Through the Ages" (Edadismoa adinen bidez) gaiarekin abiarazitako mundu mailako kanpainarekin.

Ekimenak "Edadeko" programaren barruan sartzen dira.

 

Age Platform Europeko idazkaritzako kide Estelle Hutchetek, Julia Wadoux, Ilenia Gheno, Nhu Tram eta Marine Luc lankideekin batera, elkarrizketa luze bat eskaini digute, Europako platafomak bere 20 urteetan egin duen bilakaera eta lana erakusteko.

Eman dizkiguten gogoeten artean, honako hauek daude: mundu mailako adinaren araberako diskriminazioa eta, zehazkiago, Europan, COVID-19k eragindako inpaktua, gizarte-harremanen garrantzia eta hain beldurgarria den bakardadea.

Hiri lagunkoiak ere aztertu ditugu hasieratik, baita hiri integratzaileen sorrerarekin lotutako proiektu berriak ere.

Euskadi Lagunkoiara atxikitako udalerriei parte hartzeko deia zabaltzen diegu. Lehenik, edukiak bidaliz, eta bigarren, kanpaina hasten denean zabalkundea eginez.  

Data garrantzitsuak:

  • Kanpaina urriaren 1ean hasiko da (Adinekoen Nazioarteko Eguna) eta azaroaren 20an amaituko da (Haurren Munduko Eguna).

  • Abuztuaren 12an irekiko da edukiak jasotzeko epea eta irailaren 17an itxiko da.

Kanpainako edukiak deskargatu

Kalitate handiko gizarte-konexioak funtsezkoak dira gure osasun fisiko eta mentalerako eta gure ongizaterako. Isolamendu soziala eta bakardadea erabakigarriak dira adinekoen osasunean, baina arretarik gabe.

  • Eskaerak aurkezteko epea deialdi hau GAOn argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta irailaren 17an amaituko da.

  • Iaz, 13 enpresak garatu zituzten adinekoen autonomiari edo bizi-kalitateari lotutako proiektuak deialdi honen bitartez.

Basaurik, 2017an Euskadi lagunkoiari atxikitako udalerriak, azaroan adineko pertsonentzako jarduerak martxan jartzea aurreikusten du, baldin eta COVID egoerak horretarako aukera ematen badu.

Kanpaina ‘Ermua, adinekoekin lagunkoia den hiria’ taldearen sustatzaileak garatu du, herriko bost farmaziatan eta osasun-zentroan orriak banatuz, tratamendu medikoetara atxikitzeko laguntzen (koordainketa) urteko deialdiaren berri zabaltzeko.

 

Santi Larburu "sari hauek adinekoek gizartearekiko dugun elkartasuna adierazten dute, eta oraindik ere osasuntsu gauden bitartean ekarpenak egin nahi ditugula, baina gaixorik gaudenean ere zaintzea nahi dugula."

"De la casa a la ciudad: construyendo entornos para envejecer bien" izenburupean, eta Euskadi Lagunkoiako koordinatzaile eta Matia Institutuko zuzendarikide Elena del Barrioren zuzendaritzapean, EHUko udako ikastaroak izango dira zahartzea eta espazioen egokitzapena lantzeko eszenatokia.

Boluntariotza.eus Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak diruz lagundutako web-tresna bat da, eta Euskadin egiten diren boluntariotzako programak bisbilizatzea du helburu.