Aste honetan bi lurralde-batzorde burutuko dira, Gasteizen lehena eta Zumarragan bigarrena:

 

Euskadi mailan belaunaldien artean egiten diren ekintzetako batzuk aurkezten dizkizuegu.


Euskadi Lagunkoiatik Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu nahi dugu adineko emakumezkoen egoera eta gaur egungo gizartean duten garrantzia erreibindikatzeko. Adineko emakumeez hitz egiten dugunean, dibertsitateaz hitz egiten ari gara, bizitzeko modu, errealitate eta behar desberdinak dituzten pertsonez zehazki. Hala eta guztiz ere, adineko emakumeen bizitzan badaude errepikatzen diren ezaugarri batzuk, zahartze prozesuan generoaren sozializazioak duen inpaktua adibidez.

Europako adineko pertsonekiko Ingurumen Lagunkoien akademiaren eginkizuna, AFEdemy laburbilduz, eskualdeko, bertako eta komunitateko agenteen gaitasunak handitu eta laguntzean datza, horrela, adineko pertsonekiko ingurumen lagunkoiak diseinatu, sustatu eta politikak, praktikak, lekuak eta programak kontrolatuz.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak “Basauriren ahalegina eta udal-konpromisoa” aintzatetsi ditu, “udalerrian adinekoen bizitza errazteko eta hobetzeko eginkizunean”. Sailburuak, alkatearekin batera, “Basauri: hiri lagunkoia adinekoekin” proiektuan parte hartu du.


Beatriz Artolazabal
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Valdegobía/Gaubea Arabako udalerria “landa-eremuan zahartze aktiboaren barruan adinekoak ahalduntzeko jarduketa positiboaren eredu” dela esan du.


Bideoetan, Abadiño (Bizkaia), Antzuola (Gipuzkoa), Irura (Gipuzkoa) Kanpezu (Araba) udalerrietako esperientziak jaso dira.

Osasunaren Mundu Erakundeak “Euskadi Lagunkoia” sarearen adibidea nabarmendu du; sarean Euskal Autonomia Erkidegoko hirurogei udalerri batzen dira, adinekoekiko lagunkoitasunaren inguruan, “zahartze aktiboa” sustatzeko.

Euskadi Lagunkoia eta Gipuzkoako Sendagileen Elkartea martxan jarri dira adineko pertsonekiko farmazia lagunkoiak beharrezkoak dituen elementuak zeintzuk diren aztertzeko.

“Euskadi Lagunkoiako udalerrien lurralde-batzordeetako” lehen bilera parte-hartzaileak gauzatu dira 2018ko azken hilabeteetan

Aurten, Dbusek ekimen hunkigarria jarri du abian Gabonak eta Donostiako dekorazioa Matia Fundazioaren Lamourous Zentroan bizi diren adineko pertsonengana hurbiltzeko. Gaur, abenduak 20, Konpainiaren autobus batek egoitzan bizi diren adineko 15 pertsonak osatutako talde bat eraman du hiritik, Dbuseko autobusetik Donostiako Gabonetako giroa ikus dezaten. Hiria lagunkoiagoa izaten laguntzeko eta adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko asmoarekin Donostiako Udalak bultzatu duen Donostia Lagunkoia izeneko planaren ekimenetako bat da.


Euskadi Lagunkoia, OMEk zuzendutako "Age-friendly Environments Programme" ekimenean oinarritzen da