-
21 Uztaila 2017

Garbiñe Sáenz de Buruaga Ispasterreko alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.
-
12 Uztaila 2017

- Udako Ikastaroen sustatzaileek konpromisoa hartu dute adinekoek parte hartzeko bide ematen duten jarduerak sustatzeko
- Lide Amilibiak eta Carmen Agoués-ek, Miramar Jauregian itxi dute akordioa
- Gida bat sortu da; gidak sarbidea adinekoen ezaugarri eta beharretara egokitzeko aholkuak eta gomendioak jasotzen ditu
- Establezimendu lagunkoien sarean, guztira, hiru lurraldeetako 47 udalerritako 330 erakunde daude
-
19 Ekaina 2017
Aurkezpena deskargatu "La amigabilidad en Euskadi"
Ekainaren 13an, Eusko Jaurlaritzako karguak, hainbat instituzioetako ordezkariak, Euskadi Lagunkoia sarera atxikirik dauden taldeetako kideak eta programara gehitzeko gogotsu dauden herrietako ordezkariak Donostiako Kursaal Jauregian ospaturiko jardunaldira bertaratu ziren. Guztira 140 pertsona baino gehiago bertaratu ziren.
-
09 Ekaina 2017

Lide Amilibiak azaldu zuen bezala, “Adineko pertsonei egokitutako hiriak eta komunitateak eraikitzea da biztanleriaren zaharkitzeari erantzuteko planteamendu eraginkorrenetako bat”. Ondoren, “heldu da luzaroko bizitzaren iraultza: baldintza hobetan luzaroago bizitzea dakar, eta horren alde apustu egin behar dugu"
-
01 Ekaina 2017

Ondarea programa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duena eta hainbat adinekoren lana eta bizitza-esperientzia jasotzen duena, Geriatriako eta Gerontologiako Espainiako Sozietateak ematen duen “Zahartzearen Irudia - SEGG 2017” Sariaren finalista gisa hautatu dute.
-
31 Maiatza 2017

Ekainaren 13an, astartea, Euskadi Lagunkoia Sustraietatikek, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, "Euskadi Lagunkoia sarea" Jardunaldia eramango du aurrera. Bertara, sarea osatzen duten herrietako ordezkariak berataratuko dira
-
26 Apirila 2017

Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza berriak publikatu berri ditu zahartze aktibo eta osasungarri baterako baldintza egokiak sortu eta bultzatzeko asmoz. Helburu hori lortzeko, egokitzat jotzen dut OMEk "Hiri adinekoekin" proiektuan proposatutako metodologia.
Jarraian Bizkaiko Forual Aldundiaren web orrian publikaturiko informazioa aurkituko duzue.
-
26 Apirila 2017
Antzuolan hasi dira pertsona helduentzako ibilaldi osasuntsuak egiten herrian zehar.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikarien bisita jaso dute irtenaldietako batean.
-
10 Apirila 2017

“Ikastaroa pertsona helduekiko praktika lagunkoiak martxan jarri nahi dituzten establezimenduentzako prestatuak dago, balore gehitua eskaini nahi dutenentzat, alegia.”
Momentu honetan 33 herrietako 318 establezimenduk burutu dute formakuntza.
-
10 Apirila 2017
Deskargatu ezazu Euskadi Lagunkoia Sustraietatik "2012-2016ko diagnosi-txostena Lagunkoitasun Plana"

2012-2016ko diagnostikoaren txostenak Euskadi Lagunkoia sarean orain arte egindako lana biltzen du. Lurraldearen diagnostikoa egiteko parte hartu duten udalerrietan atera den informazioa ere barne dela.
-
07 Apirila 2017
- Age-friendly Environments Programme sarea osatzen duten 400 hiri eta udalerrietako 40 Euskadin daude
- “Lagunkoitasun-programan, adineko pertsonak dira ongizatea sortzeko prozesuaren protagonistak”
- Bi euskal udalerritatik batean adineko pertsonek biztanleriaren % 20 gainditzen dute
- Ia adineko biztanle guztiek adierazten dute “bai Euskadi eta bai beren udalerria eta auzoa bizi izateko leku lagunkoiak direla”
- “Bizitza osorako zeregina da ongi zahartzea, eta erantzukizun pertsonal eta kolektiboa eskatzen du”
-
28 Martxoa 2017
Ainara Tomasena, Matia Institutuko kideak, martxoaren 22an Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenaren berri eman zien "Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea" Unibertsitate Masterra egiten ari diren ikasleei.