-
03 Maiatza 2016
2014an egin zen lehen fasearekin jarraituz, Antzuolako bizilagunek herriko kale eta auzoak aztertu zituzten inguruan egon daitezkeen hobekuntzak ikuskatu eta Udaletxean hauen berri emateko.
Apirilean zehar diagnosiarekin bukatu zuten informea Udaletxeari, eragile ezberdinei eta herritarrei azalduz.
-
03 Maiatza 2016
2015 bukaeran Beasain Euskadi Lagunkoiara atxiki zen eta jada aurrera doaz eragile taldeak bultzaturik. Beasaingo talde sustatzaileak Aranealde Jubilatuen Elkartea, Nagusilan, Gueske eta Asmube Elkarteekin batera dira. Galdeketa egiteko orrien banaketa maiatza eta ekaina bitartean egitea erabaki dute, eta irailean herritarrekin topaketak antolatuko dituzte.
Aurrerago galdera orrietatik lortutako emaitzak eta topaketen data zehatzak azalduko dizkizuegu.
-
03 Maiatza 2016
Kanpezuk otsailaren 25ean hasi zuen bere ekimena leku irekiei eta eraikuntzei buruz zeukaten iritzia emanez eta diagnosiaren lehen fasearekin hasteko.
-
03 Maiatza 2016
Otsailean ekimenera gehitu ziren 3 hiriburuak kontuan hartuta, 29 herri dira Euskadi lagunkoiaren sarean daudenak: Antzuola, Añana, Armiñon, Beasain, Berantevilla, Bilbo, Donostia, Dulantzi, Eibar, Erriberagoitia, Eskoriatza, Gasteiz, Gaubea, Hondarribia, Idiazabal, Iruña Oka, Irura, Kanpetzu, Kuartango, Lantaron, Legazpi, Ordizia, Orio, Urnieta, Urretxu, Zambrana, Zarautz, Zestoa eta Zumarraga.
Sare honen helburua lagunkoitasuna eta partaidetza sustatzea eta ongizatera bultzaturiko gizarte bat bultzatzea dira. Sare honen barruan egotearen onurak honakoak dira:
- Formazioko doako jardunaldiak;
- Esperientzi eta praktika onen hartu-emana;
- Gida, tresna eta materialen erabilera;
- Herri bakoitzak egiten duenaren barreiatzea;
- Web plataformaren erabilera eta programen sustapena, 2.0 parte-hartzearen bidean;
- Prozesu guztian zehar laguntza teknikoa
-
03 Maiatza 2016
Maiatzeko lehen astean, astelehena 2 eta larunbata 7 bitartean, Adineko Pertsona Aktiboen III. Astea ospatu zen. Honen barruan "Jarduera Fisikoa eta Adineko Pertsonak" jardunaldia egin zen, horren bidez, zera erakutsi nahi da: jarduera fisikoak adineko pertsonengan duen garrantzia, zahartze aktiboa sustatzeko estrategia publikoak eta erakunde publiko zein pribatuek kirolaren nahiz gerontologiaren alorrean egiten dituzten ekimenak eta esperientziak, bertaratuko diren pertsonei eta erakundeei laguntzeko eta ideia berriak eskaintzeko, adineko pertsonen jarduera fisikoa sustatzeko politikak eta ekimenak ezar ditzaten beren jarduera-eremuan edo -esparruan.
"Jarduera fisikoa adineko pertsonengan. Arrazoiak, ezaugarriak eta estrategiak" Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategia eta Euskadi Lagunkoia aurkeztuko zuen Emilio Solak, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendariak.
-
27 Apirila 2016
Egunetik egunera handituz doa Euskadi Lagunkoiak establezimenduen inguruan zabaltzen dituen praktika onak ezagutzeko nahia.
Atzo, apirilak 26, Errenteria, Irun eta Pasaiako 9 saltokik parte hartu zuten Establezimendu Lagunkoiei buruz eskaini zen ikastaroan. Ikastaroa merkataritzako dinamizazio ofizinarekin elkarlanean egin zen Errenterian.
Formazioa Merkatuzar eraikuntzan egin zen 14:30etan. Pertsona helduentzako egokitzapenak zeintzuk diren jakin eta interesa duten establezimenduek parte hartu zuten bertan.
-
20 Apirila 2016
Zarautzek bere hirugarren batzarra burutu du herriko pertsona helduen mahaian.
Ugariak dira Udaletxeko eta Zarautzeko pertsona helduen Elkarteak azaldu dituzten kezkak. Hirugarren bilera honetan etxebizitza, kanpoko gune eta garraioari buruz hitz egin dute.
Hurrengo bilera maiatzaren 18an izango da.
Interesa duen pertsona orok egun horretan bertan Udaletxera joan dezake eta ikuspuntu ezberdinen mahaian parte hartu eta parte-hartze prozesuen esperientziaz eta gizarteaz iritzia eman.
-
15 Apirila 2016
Atzo, apirilak 14, arratsaldeko 6etan, Idiazabalgo Udaletxeko Areto Nagusian N1 proiektuaren aurkezpena egin zen. Gazte eta helduak bertaratu ziren ekimenaren berri edukitzeko eta proiektuan parte-hartzeko.
Hasteko Euskadi Lagunkoiaren berri eman zitzaien eta ondoren N1ari buruz egin nahi den ekimena azaldu. Azalpenaren ostean, gutxi batzuk hasi ziren gogoratzen zutenari buruz hizketan, baina giroan sartu ahala, bertaratu ziren guztiak hasi ziren N1a herrigunetik pasatzen zeneko istorio eta anekdotak kontatzen.
Ekimen honekin Idiazabalen errepideak zuen garrantzia hurrengo belaunaldiek ezagutzea da. Herriguneak bizi izan zuen egoera, batzuetan ona, beste batzuetan ez hainbeste, eta herrian sortu zuen inpaktua.
Garrantzitsua da Zubilan ekimen honen bitartez herri batean bizi izandako egoerak ahaztuak ez geratzea.
Hurrengo bilera Pilarreneako Jubilatuen Elkartean egitea adostu da, oraindik data zehatzik ez badago ere.
-
11 Apirila 2016
Ordizia izan da "Denboraren bankua" martxan jarri duen lehen herria.
Deskribapena: Denboraren Bankua jarduerak denboraren truke aldatzeko sistema bat da. Denboraren Bankuek gizarte kohesioa, konfiantza, adiskidetasuna, elkartasuna eta bazkide diren pertsonen arteko tratu ona sustatzen dute. Gizartera iritsi berri direnen inklusiorako tresna dira, belaunaldien arteko trukea indartzen dute eta bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzen laguntzen dute, gizonen eta emakumeen arteko berdintasun baldintzetan.
Helburuak:
- Elkarrenganako laguntza sustatzea.
- Genero berdintasuna sustatzea.
- Bazkideen autoestimua hobetzea.
- Isolamendua eta bakardade sentimenduak saihestea.
- Kideek beren buruak errealizatzeko beharrei erantzuten laguntzea.
- Pertsona bakoitzari bere gaitasunak, baliabideak eta trebetasunak aitortzea.
- Familia eta gizarte harremanak sustatzea.
- Komunikazioa hobetzea, gizarte mailan eta belaunaldien artean.
- Elkartearen zerbitzu soziokulturalen eskaintza zabaltzea eta finkatzea.
- Adineko kideen zahartze subjektiboa atzeratzea eta prozesu horretan laguntzea, erabilgarriagoak sentitzen baitira eta beren gaitasunak aitortzen baitzaizkie.
Hartzaileak: adineko biztanleak, langabezian daudenak, bakarrik bizi direnak eta herritarrak oro har.
Parte hartzen duten eragileak: udala, elkarteak, auzokoen komunitateak.
-
16 Martxoa 2016
IFAk (International Federation of Ageing) "Establezimenduei zuzendutako lagunkoitasun gida. Merkataritza eta jatetxeak" ezagutzera eman du.
IFA Erakundeak mundu mailan dauden zahartzaroari buruzko berriak biltzen ditu, eta martxoko newsletterrean Euskadi Lagunkoiako gida gehitu du.
Urtarrileko boletinean "Udalerrietan erabiltzeko eta zabaltzeko gida praktikoa" ingelesezko bertsioan zabaldu zuen, eta orain komertzio eta jatetxeei zuzendurikoa ezagutzera eman du.
Lerro hauen bitartez, Euskadi Lagunkoiak eta berau osatzen duen talde guztiak IFAren keinua eskertu nahi du.
-
14 Martxoa 2016
2015 urte bukaeran Beasain Euskadi Lagunkoia Programara atxiki zen. Bere helburua Beasain lagunkoi bat eraikitzea da, pertsona helduekin arduratuz. Pertsona helduentzako egokia den herri batean pentsatu eta bertan zahartzea ahalbidetuko dien erraztasunak eman nahi dituzte.
Diagnosi fasea 8 arlotan sailkatzen da eta Beasain lehenengoarekin hasi da Nagusilan, Asmube, Gurutze Gorria, Gueske eta Jubilatuen Egoitzarekin batera. Modu honetara beraien lagunkoitasun prozesua aurrera eraman ahal izango dute herriak dituen beharretara egokituz.
-
11 Martxoa 2016
Zumarraga lagunkoitasun planaren definizioaren azken txanpan aurkitzen da eta aurki herritarrei aurkeztuko zaie.
Bitartean, herriko eragile ezberdinekin lanean jarraitzen du ekimen berriak herrian bultzatzeko asmoz.