Matia Fundazioak Oviedoko Unibertsitateko Aula Abierta aldizkarian agertzen den zahartze aktiboaren inguruko monografikoaren lanketan parte hartu du. Lagunkoitasunaren inguruan hitz egiten da artikulu horretan.

Urriaren 1ean hasi zen adineko pertsonen naziarteko eguna oinarri moduan zuen proiektua egi bihurtu da eta egun gutxi barru izango da ikusgai "AVANCES Y RETOS EN ENVEJECIMIENTO ACTIVO: UN ENFOQUE MULTIDISCIPLINAR" titulu duen aldizkaria. 

Hemen aurkituko duzu formatu elektronikoan: https://www.unioviedo.es/reunido/

Imsersoak, Espainia mailan OMEn Proiektuak aurrera ateratzen dituen instituzioak, "Red de Ciudades y Comunidades Amigables con las Personas Mayores en España" newsletterra ateratzen du. 

Esteka honen bitartez 2018ko urtarrileko newsletterra ikusi ahal izango duzue. 

Asier Gallastegi, aholkulari sistemikoa, trebatzailea eta coach-a Korapilatzenen, bere iritzi eman digu azaroaren 15ean, Bilboko Guggenheimen ospatu zen «Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan» jardunaldiari buruz. 

  • “Ingurune fisikoak eta sozialak erabakigarriak dira pertsonak osasuntsu, independente eta autonomo egoteko zahartzaroan”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “adinekoetara egokitzen diren hiriak eta erkidegoak egitea herritarren zahartzeari erantzuteko tokiko plangintza politiko eraginkorrenetakoa da”.

Carmelo González Arrieta Barakaldoko de Róntegui farmaziko titularra da. Gaur arratsaldean Nagusi Ferian antolaturiko establezimendu lagunkoiei buruzko mahai-inguruan parte hartuko du

Zeintzuk dira zure lokalaren ezaugarriak? Zergatik da lagunkoia?

Azaroaren 15ean "Lagunkoitasuneko jardunbide egokiak Europan" jardunaldia ospatu genuen Bilboko Guggenheim Auditorioan. Zehazki, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu duen jardunaldiaren bidez, adinekoekin zerikusia duten Europako eta estatuko esperientziak ezagutu ditugu,

 Datorren hilean, azaroaren 15ean, "Lagunkoitasunean Europako Jardunbide Egokiak" jardunaldia ospatuko da Bilboko Guggenheim-en, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak antolatua.

Azaroaren 15ean, Guggenheim museoko auditorioak ekitaldi berezia ospatu zuen. Europatik etorritako profesionalek euren herrialdeetan aurrera ateratzen ari diren praktika onen berri eman ziguten. Horien artean Euskadi Lagunkoia aurkitzen da, Euskadin geroz eta indar gehiago hartzen ari den ekimena. Zahartze aktiboaren ikur, Euskadiko 50 udalerri atxikita daude dagoneko Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila bultzatzen ari den programa honetara. 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ‘Lagunkoitasunari buruzko Europako Jardunbide Egokiak’ jardunaldia inauguratu du, Bilboko Guggenheim Museoko Entzungelan. Bertan nabarmendu du “adinekoei zuzendutako politikak, dagoeneko, beharrizan barik betebehar direla”. Eta “herritarren zahartzeak behar berriak ekarriko dituela, baina baita aukera berriak ere”.

Artolazabalek gogorarazi du “Euskadik munduko gizarte urtetsuenetakoa duela; bertan, bizi-itxaropena, batez beste, 83,4 urtekoa da”. Bizi-itxaropena luzatu egin da azken urteotan, “eta urte gehiago betetzen dituztenen bizi-kalitatea ere hobetu egin da". “Daukagun erronka handia adinekoak ahalik eta bizi-baldintza onenetan bizi ahal izatea da, mendekotasun-egoerarik gabe, ahal den denbora gehien eta behar den erosotasunarekin”, esan du sailburuak.

Horretarako, “euskal erakundeak zahartzen diren pertsonen kolektiboari begira jarri dira, eta gure auzo, udalerri eta hiriak eroso sentitzeko ingurune bilakatzeko mekanismoak sortu dituzte”, esan du Beatriz Artolazabalek. Eusko Jaurlaritzak, 2015-2020 Zahartze Aktiboaren Estrategiaren sustatzaileak, inplikatuta dauden sektore guztiek zahartzerako etorkizun onena eraikitzeko konpromisoa har dezaten bilatzen du, “autonomiaren sustapenean, herritar-talde horren heterogeneotasunaren aitorpenean eta gizarte lagunkoiagoa eta solidarioagoa eraikitzeko eta mantentzeko konpromisoaren eta erantzunkidetasunaren sustapenean oinarritzen den” ikuspegitik.

Esparru horretan, OMEk adinekoei egokitutako inguruneetarako duen Programan oinarrituta, Euskadi Lagunkoia Sustraietatik Sarearen sustatzailea da; bertan, berrogeita hamar euskal udalek baino gehiagok parte hartzen dute. Lagunkoitasunaren programan, adinekoak gure eguneroko bizitzan eragina izango duen ongizatea sortzeko prozesuaren protagonista dira; izan ere, horrela, espazio publikoak, herritarren arteko harremanak eta zaintzen transferentziak modu arrazoizkoagoan berreskuratuko dira.

“Elkarrekin, adinekoetara egokitutako hiri eta erkidegoak eraikitzea herritarren zahartzeari erantzuteko plangintza politiko eraginkorrenetako bat delako ikuspegia partekatzen dugu”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak. “Guk esperientzia eta anbizioa dugu. Nire ustez, jarraitzen ari garen bidea zuzena da, baina kanpora begira jarraitu behar dugu. Beste leku batzuetan egiten ari dena jakin behar dugu”.

Jardunbide egokiak

Zehazki, gaurko Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak antolatu duen jardunaldiaren bidez, adinekoekin zerikusia duten Europako eta estatuko esperientziak ezagutu dira, zenbait lekutatik heldu diren profesionalen eskutik, besteak beste, Belgikatik, Erresuma Batutik edo Poloniatik. Hizlarien artean, honako hauek dira nabarmentzekoak: Tine Buffel, Manchesterko Unibertsitateko ikertzailea, zahartzearekin eta urbanizazioarekin lotutako gaietan aditua; Sarah More, nazioarteko proiektuen laguntzailea Erresuma Batuko Alzheimerraren Sozietatean, Dementziaren Lagunak programak garatzen laguntzen die herrialdeei; Sarah Dury, Gizarte Gerontologiako doktorea, Bruselako Unibertsitateko ikerketa-metodologia parte-hartzailean zentratua; Aleksandra Markowska eta Katarzyna Ziemann Gizarte Berrikuntzako Laborategia - Gdynia (Polonia) udalerriko aurrekontu-unitateko zuzendaria eta zuzendariordea; Asier Gallastegi, Eusko Jaurlaritzako aholkulari sistemikoa, prestatzailea eta coacha eta Bherria proiektuaren  sustatzailea; Rocío Cuevas, Associació Salut i Família catalana elkartekoa, Bancs del Temps-en inguruan hitz egingo duena; eta Rosa Jiménez, La Escalera proiektuaren koordinatzailea.

Gainera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendariak eta Elena del Barrio Euskadi Lagunkoia programaren koordinatzaileak topaketan parte hartu dute.

EDIMBURGO: EUSKADI LAGUNKOIA PRAKTIKA ONETAN ERREFERENTE HAUTATUA

Euskadi Lagunkoia zahartze aktiboaren inguruan NBEak antolatutako Lisboako jardunaldietan egongo zen irailaren 20tik 22ra. 

 

Marian Gerrikabeitiak zuzendutako film hau jende guztiarentzako proiektu bat da, eta galdera honek sortutako jakin-minaren ondorioa da: zerekin egongo dugu topo nagusi garenean?

Isabel Sánchez Robles Gizarte Ekintzako diputatuak eta Leire Aragón BBKren Gizarte Ekintzako zuzendariak «Nora goaz?» dokumentala aurkeztu dute; filma Marian Gerrikabeitia zuzendariak zuzendu du, eta foru erakundearen eta finantza-entitatearen inplikazio aktiboa izan du.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Departamenduak "Europako Jardunbide Egokiak Lagunkoitasunean" jardunaldia antolatu du. Jardunaldi hau azaroaren 15ean gauzatuko da Bilboko Guggengeim Museoko auditorioan. 

  •  “Adin guztietarako gizarte jasangarria – UNECE Ministerial Conference on Ageing” biltzarra Portugalgo hiriburuan da
  • 50 herrialdetik gorako ordezkariak Lisboan bilduko dira gaurtik aurrera, zahartzeari buruz eztabaidatzeko, Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoaren (UNECE) nazioarteko biltzarrean
  • 36 herrialdetako gobernuak, Europako Batzordeko ordezkariak, Lanaren Nazioarteko Erakundekoak, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundekoak, eta Batasuneko herrialde eta eskualdeetakoak
  • Marianne Thyssen Enplegu eta Gizarte Gaietako Europako komisarioak parte hartuko du bihar, ostirala
  • Topaketaren amaieran, UNECEko herrialdeetako ministro eta ordezkariek Lisboako Deklarazioa sinatuko dute. Deklarazioan, zahartzearen alorrean datozen bost urteetarako orientabideak bilduko dira