Bizkaiko Foru Aldundiak erretiratuen etxe, klub edo elkarteen programak mantendu eta egiteko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Foru Dekretua onartu du. Laguntza horiek emateko datorren urteko aurrekontu-partida 456.000 eurokoa da.

Bizkaiko udalerriak "adinekoekin hiri atsegina" izan nahi du.

Durango Lagunkoiako talde eragileak sortu du "banku lagunkoia" ekimena, adinekoen eskari gero eta handiagoari erantzuteko; izan ere, talde horrekiko tratuan bankuek lagunkoitasuna galdu dutela salatu dute.

Abenduaren 2an, Gasteizen ospatu den "Lagunkoitasuneko Jardunbide egokiak Europan" V. Jardunaldiak oso balantze positiboa izan du. Goi mailako hizlari talde batek adinkeriaren gaia hainbat ikuspegitatik landu dute.


Artolazabalek "Edadismo, zahartzeari eta erretiroari buruzko pertzepzioak" txostena aurkeztu du Lagunkoitasunari buruzko Europako Praktika Onen V. Jardunaldiaren barruan. Azterlan horrek ondorioztatzen du, halaber, gizarteak adinekoak gaizki tratatzen dituela dioen pertzepzioa handitu egin dela. Abadiño Lagunkoia, Zapatila Proiektua Taldea, San Trokaz Nagusien Elkartea eta San Prudentzio Nagusien Elkartearen mendi-ibilaldi lagunkoien proiektuak, Abadiñoko Udalaren laguntzarekin, Euskadi Lagunkoia 2021 Jardunbide Egokiak saria jaso du.

Lideresen proiektua aldaketa-proiektu integralaren adibide bihurtu da, Villaverdeko adineko emakume talde baten ahalduntzeari (banakoa, soziala eta politikoa) nabarmen lagundu diona. Era berean, genero-berdintasunean, parte hartzeko eskubidean eta zeharkakotasunean aurrerapausoak ematea ahalbidetu du. Horretarako, hainbat ekimenetan parte hartzen dute, besteak beste, Con mayor voz irratsaioan. Abenduaren 1ean, "Lagunkoitasuneko Jardunbide egokiak Europan" V. Jardunaldian kparte hartuko dute, Gasteizen.

Vânia de la Fuente-Núñezek Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) Adinkeriaren Aurkako Munduko Kanpaina zuzentzen du, eta NBEren Adinkeriari buruzko lehen Mundu Txostenaren egileetako bat da. "Adinkeriaren aurkako mundu mailako kanpaina"-ren arduraduna denez "Lagunkoitasuneko Jardunbide egokiak Europan" V. Jardunaldiko hasierako konferentzia egiteaz arduratuko da Gasteizen.

Moira Allan Moira Allan Old 'Up elkartearen Europako eta Nazioarteko Harremanen karteraren arduraduna da. 70 urtetik gorakoentzako Frantziako elkarte nagusia da, eta gure bizitza luzeenei zentzua eta erabilgarritasuna ematea du helburu. "Tokikotik globalera: adinekoak adinkariaren aurka mobilizatzen dira" gaiaren izenburupean abenduaren 1ean, "Lagunkoitasuneko Jardunbide egokiak Europan" V. Jardunaldian parte hartuko du, Gasteizen.

Federico Armenteros Ávila "Abenduak 26" Fundazioaren sortzailea eta presidentea da. Datorren abenduaren 1ean, "Lagunkoitasuneko Jardunbide egokiak Europan" V. Jardunaldian parte hartuko du, Gasteizen. "Nagusiak eta LGTBI" izenburupean, gizarte inklusibo baten alde lan egiteko eman dituzten urratsak azalduko dizkigu.

Hannah Swift doktorea Erresuma Batuko Kent Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakasle titularra da. Datorren abenduaren 1ean Lagunkoitasunari buruzko Europako Jardunbide Egokien V. Jardunaldian parte hartuko du, "Adinkeria Komunikabideetan" gaia jorratzeko.

Pertsona batzuek pairatzen duten isolamendua eta auzo jakin batzuetan bizi direna dira nagusi adinekoen kolektiboak nabarmentzen dituen arriskuen zerrendan

Osasun-krisiak eragindako zailtasunak gorabehera, aurten berriro hasi da adinekoentzako ingurune atsegina sortzea helburu duen programa, eta, aldi berean, haien parte-hartzea sustatu du.