Euskadi Lagunkoia” zahartze aktiboaren inguruan NBEak antolatutako Lisboako jardunaldietan egongo da. 

  • Irailaren 20tik 22ra, 56 herrialdetako ordezkarirekin
  • Lide Amilibia, “adinekoak ongizate-prozesu baten protagonista dira, gure eguneroko bizitzaren onerako izango den prozesuarena, eremu publikoen berreskuratze arrazionalagoan, herritarren arteko harremanetan eta zaintzen transferentzietan oinarrituta”
  •  “Gizarte iraunkor bat adin guztientzat”

Garbiñe Sáenz de Buruaga Ispasterreko alkateak eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak, Eusko Jaurlaritzak Lakuan duen egoitzan, Bizkaiko udalerria Euskadi Lagunkoia sareari atxikitzeko hitzarmena sinatu dute; horrela, adinekoen ongizate hobea bermatzen duten neurriak bultzatzen eta sustatzen dira.

  • Udako Ikastaroen sustatzaileek konpromisoa hartu dute adinekoek parte hartzeko bide ematen duten jarduerak sustatzeko
  • Lide Amilibiak eta Carmen Agoués-ek, Miramar Jauregian itxi dute akordioa
  • Gida bat sortu da; gidak sarbidea adinekoen ezaugarri eta beharretara egokitzeko aholkuak eta gomendioak jasotzen ditu
  • Establezimendu lagunkoien sarean, guztira, hiru lurraldeetako 47 udalerritako 330 erakunde daude

 

Aurkezpena deskargatu "La amigabilidad en Euskadi"

 

Ekainaren 13an, Eusko Jaurlaritzako karguak, hainbat instituzioetako ordezkariak, Euskadi Lagunkoia sarera atxikirik dauden taldeetako kideak eta programara gehitzeko gogotsu dauden herrietako ordezkariak Donostiako Kursaal Jauregian ospaturiko jardunaldira bertaratu ziren. Guztira 140 pertsona baino gehiago bertaratu ziren. 

Antzuolan hasi dira pertsona helduentzako ibilaldi osasuntsuak egiten herrian zehar. 

Gainera, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko teknikarien bisita jaso dute irtenaldietako batean. 

Lide Amilibiak azaldu zuen bezala, “Adineko pertsonei egokitutako hiriak eta komunitateak eraikitzea da biztanleriaren zaharkitzeari erantzuteko planteamendu eraginkorrenetako bat”. Ondoren, “heldu da luzaroko bizitzaren iraultza: baldintza hobetan luzaroago bizitzea dakar, eta horren alde apustu egin behar dugu"

“Ikastaroa pertsona helduekiko praktika lagunkoiak martxan jarri nahi dituzten establezimenduentzako prestatuak dago, balore gehitua eskaini nahi dutenentzat, alegia.”
Momentu honetan 33 herrietako 318 establezimenduk burutu dute formakuntza.

Ondarea programa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak sustatzen duena eta hainbat adinekoren lana eta bizitza-esperientzia jasotzen duena, Geriatriako eta Gerontologiako Espainiako Sozietateak ematen duen “Zahartzearen Irudia - SEGG 2017” Sariaren finalista gisa hautatu dute.

2012-2016ko diagnostikoaren txostenak Euskadi Lagunkoia sarean orain arte egindako lana biltzen du. Lurraldearen diagnostikoa egiteko parte hartu duten udalerrietan atera den informazioa ere barne dela.

Ekainaren 13an, astartea, Euskadi Lagunkoia Sustraietatikek, Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian, "Euskadi Lagunkoia sarea" Jardunaldia eramango du aurrera. Bertara, sarea osatzen duten herrietako ordezkariak berataratuko dira

  • Age-friendly Environments Programme sarea osatzen duten 400 hiri eta udalerrietako 40 Euskadin daude
  • “Lagunkoitasun-programan, adineko pertsonak dira ongizatea sortzeko prozesuaren protagonistak”
  • Bi euskal udalerritatik batean adineko pertsonek biztanleriaren % 20 gainditzen dute
  • Ia adineko biztanle guztiek adierazten dute “bai Euskadi eta bai beren udalerria eta auzoa bizi izateko leku lagunkoiak direla”
  • “Bizitza osorako zeregina da ongi zahartzea, eta erantzukizun pertsonal eta kolektiboa eskatzen du”

Bizkaiko Foru Aldundiak diru-laguntza berriak publikatu berri ditu zahartze aktibo eta osasungarri baterako baldintza egokiak sortu eta bultzatzeko asmoz. Helburu hori lortzeko, egokitzat jotzen dut OMEk "Hiri adinekoekin" proiektuan proposatutako metodologia. 

Jarraian Bizkaiko Forual Aldundiaren web orrian publikaturiko informazioa aurkituko duzue. 

Webgunera joan

 

blanco grande

Ainara Tomasena, Matia Institutuko kideak, martxoaren 22an Euskadi Lagunkoia Sustraietatik ekimenaren berri eman zien "Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea" Unibertsitate Masterra egiten ari diren ikasleei.